'Gernikako bonbardaketeari buruz irakurri beharreko liburuak'

Bizkaie! 2013-04-24 14:30   Kulturea

Gernikako bonbardaketearen 76. urteurrena hilaren 26an dala kontuan izanik, Gernikako bonbardaketari buruz irakurri beharreko liburuak erakusketea Gernikako bonbardaketeari buruzko liburu aitagarrien erakusketa bibliografikoa da.

Gernikako Bonbardaketeari buruzko Dokumentazino Zentruak, bere funts bibliografikoak zabaltzeko helburuari jarraituz, ekintza kulturalen artean erakusketa bibliografikoak antolatzen ditu. Gernikako bonbardaketearen 76. urteurrena hilaren 26an dala kontuan izanik, Gernikako bonbardaketari buruz irakurri beharreko liburuak erakusketea Gernikako bonbardaketeari buruzko liburu aitagarrien erakusketa bibliografikoa da.

Liburu danatan jorratzen da Gernikako bonbardaketearen gaia baina egile desbardinenak dira, besteak beste, Herbert Southworthen La destrucción de Gernika: periodismo, diplomacia, propaganda e historia (1977) liburuak jazoerak argitzen asko lagundu eban; María Jesús Cava Mesaren Memoria colectiva del bombardeo (1996) liburuan bizirik geratu ziranen testigantzak batzen ditu eta baita William Smallwooden honetan be: The day Gernika was bombed: A story told by witnesses and survivors (2012).

Aitagarriak dira bonbardaketearen datu eta ondorio barriak erakusten dituenak be, dokumentu barrien agerpenari esker, esaterako Xabier Irujoren El Gernika de Riththofen: Un ensayo de bombardeo de terror (2012) edo harago doazenak eta bonbardaketeak izan eban nazinoarteko oihartzuna aztertzen daben liburuak, adibidez Gernikako Bakearen Museoa Fundazinoak argitaratu barri dauen El bombardeo de Gernika y su repercusión internacional (2012).

Erakusketea apirilaren 25ean zabalduko da eta Gernikako Bakearen Museoko 2. pisuan egongo da ikusgai irailaren 30a arte.

Gernikako Bakearen Museoko ordutegia ondokoa da: martitzenetik zapatura 10:00etatik 19:00etara eta domekatan 10:00etatik 14:00etara.

Erakusgai dagozan dokumentu guztiak Dokumentazino Zentruko artxiboan dagoz gordeta eta interesa daben guztiek konsultau ahal izango ditue.

Erakusketaz gan, interesa dauenak bersino birtuala eta material osogarria eskuratu ahal izango ditu webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu