30. Herri Urrats jaia aurkeztu dabe Baionan
2013-04-30 13:26 Euskerea berbagaiAurkeztu barri dabe Herri Urratsen aurtengo edizinoa Baionan, hain zuzen be 30.a izango dana. Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia maiatzaren 12an izango da, Kanboko Xalbador ikastetxearen alde. Aurtengo leloa Hogeita abar urte izango da.
Aurkeztu barri dabe Herri Urratsen aurtengo edizinoa Baionan, hain zuzen be 30.a izango dana. Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia maiatzaren 12an izango da, Kanboko Xalbador ikastetxearen alde. Aurtengo leloa Hogeita abar urte izango da.
Orain 30 urte be Kanboko Xalbador ikastolea eregiteko ipini zan martxan Herri Urrats proiektua. Oraingoan ikastetxea zaharbarritzeko erabiliko dabe batutako dirua. Seaskak gero eta beharrizan handiagoak ditu, izan be gaur egun 26 ikastola, hiru ikastetxe eta lizeo bat ditu, eta laster laugarren ikastetxea eregiteko asmoa daukie.
Paxkal Indo Seaskako buruak euskaltzale guztiei deia egin deutse maiatzaren 12an Senpererara hurreratzeko, euskerearen geroa herritarren esku dago-eta, Frantziako podere publikoek euren eginkizunak beteten ez dituen bitartean.
Egitaraua prest dago daborduko. Zazpi gune izango ditu Herri Urratsek, adin eta gustu guztietarako eskaintza zabalagaz, musikea, jantzea, bertsolariak, umeentzako jolasak, kirol jarduerak eta abar. Musikeari jagokonez, Amaren Alabak, Anaia Arrebak, Niko Etxart eta Hapa Hapa eta The Sparteens taldeek kontzertuak eskainiko ditue.
Umeen Txokoa txiki lotu jaken igaz, eta aurten aldatu egingo dabe antolaketea. Zuberoa gunearen ondoan, Irrien Lagunak taldeak txoko berezia antolatuko dau. Jantzeak leku berezi izango dau, hain zuzen be zazpi lurraldeetako jantzariak konbidau ditue.
Herri Urratseko egitarau osoa, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!