Ganbera musikea protagonista Zornotzan XIV. Eleizetan egitarauan

Bizkaie! 2013-04-29 14:37   Musikea

Euskal musikearen panoraman eskaintzen diran ganbera musikearen egitaraurik berezienetako bat, Zornotzako baseleizetan eta eleizetan egiten dan Eleizetan programea, XIV. edizinora heldu da aurten. Aurtengo edizinorako bost kontzertu iragarri ditue antolatzaileek.

Euskal musikearen panoraman eskaintzen diran ganbera musikearen egitaraurik berezienetako bat, Zornotzako baseleizetan eta eleizetan egiten dan Eleizetan programea, XIV. edizinora heldu da aurten. Aurtengo edizinorako bost kontzertu iragarri ditue antolatzaileek:

- Maiatzaren 4an, zapatua, emongo jako hasierea programeari Jorge Arribasen eta Diego Galazen FETEN FETEN musika proiektu barriagaz; hitzordua Boroako San Pedro baseleizan, iluntzeko 20:00etan. Balsak, fandangoak, boleroak, tarantelak, Europako ekialdeko erritmoak eta Gaztelako musikea izango dira kontzertuaren osogarrietako batzuk. Biolinaz eta akordeoiaz gan (musika tresna horreek ditue musikari bi honeek ezaugarri), zerrotearen soinua, biloin-tronpeten magia, bibrandoneoiaren tinbrea, metalofonoa eta mandolina be joko ditue.

- Hurrengo zapatuan, maiatzak 11, 20:00etan, GOMBAU hirukoteak (biolina, txeloa eta pianoa) joko dau Dudeako San Migel baseleizan. Carlos Benito, Carlos Galán eta Alberto Gorrochategui dira hirukotekideak.

- Maiatzaren 19an, domekan, eguerdiko 12:15ean, La caracola de Ulises. Un viaje por la cultura mediterránea izeneko ikuskizuna eskainiko dabe Luis Delgadok, Cesar Carazok eta Jaime Muñozek Bernagoitiko San Migel eleizan.

- Maiatzaren 24an, barikuan, iluntzeko 20:00etan hasita, Garaitaondoko San Isidro baseleizea izango da KHANTORIA hirukotearen Bereterretchen oinatzak izeneko programearen eszenatokia.

- Azken kontzertua BIOS KAMARA ORKESTRAren eskutik etorriko da; hitzordua maiatzaren 26an izango da, eguerdiko 12:15ean, Etxanoko Andra Mari eleizan, Ana Uriarte zornotzarraren zuzendaritzapean.

Azken buruan, autobus zerbitzua izango da, debalde, kontzertuetara joateko; urtekerea, Nafarroa Zentroan izango da, kontzertua baino ordu erdi arinago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu