70 ume inguru Iparraldeko bertso eskolen topaketetan

Bizkaie! 2013-05-02 02:00   Bertsolaritzea

Azkenean, 6 pasau ziran bagilaren 1ean Aiherran jokatuko dan Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoaren finalera: Nahia Sasco, Kerman Diz, Maddi Sarasua, Ortzi Murua, Aitor Servier eta Lur Renteria.

Lapurdi, Baxenafarroa eta Zuberoako bertso eskola desbardinetako umeak batu ziran apirilaren 29 eta 30ean, Baigorriko Oronozia Etxartean. Bertsoaren atxakian alkartu, alkar ezagutu eta ondo pasetea ziran Topaketen helburuak.

Lehen egunean jolasak, tailerrak eta Oscar Estangaren bisitea izan zituen. Bigarren egunean, goiza Xiba eta bertsolaritzearen inguruko jolasakaz pasau eben eta arratsaldean Bertsulari Gazteen Xapelgoko bi kanporaketak jokatu zituen. Apirilaren 30ean izan ziran Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoko kanporaketak. 12 bertsolarik parte hartu zuten 6na bertsolariko bi saiotan.

Lehen saioan: Jon Irazabal, Maddi Sarasua, Ortzi Murua, Nahia Sasco, Itxaro Dunate eta Kerman Diaz.

Bigarren saioan: Aitor Servier, Ellande Dunate, Ibai Capot, Lur Renteria, Ttele Iriart eta Leire Lascaray.

Azkenean, 6 pasau ziran bagilaren 1ean Aiherran jokatuko dan Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoaren finalera: Nahia Sasco, Kerman Diz, Maddi Sarasua, Ortzi Murua, Aitor Servier eta Lur Renteria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu