Fant 19K kultura jarduerak atondu ditu barikuan hasiko dan zinema programazinoaren osogarri

Bizkaie! 2013-04-29 18:07   Barriak

Bilboko XIX. Zinema Fantastikoko Jaialdia antolatu dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak familia osoari zuzendutako zenbait kultur jarduera atondu ditu, herritar guztiek fantasiazko giroan sartzeko aukerea izan deien, baita zinema-aretoetatik kanpo be.

Bilboko XIX. Zinema Fantastikoko Jaialdia, Fant 19 datorren barikuan, maiatzaren 3an, abiatuko da, kalidadezko zinema programazino erakargarri zabalagaz, ez zinema zaleei zuzendua bakarrik, baita genero fantastikora lehen aldiz hurreratu nahi dabenei be zuzendua. Aurreko edizinoetan legez, zinemaldia antolatu dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, familia osoari zuzendutako zenbait kultur jarduera atondu ditu, herritar guztiek fantasiazko giroan sartzeko aukerea izan deien, baita zinema-aretoetatik kanpo be.

Aurreko edizinoetan legez, indarrak berreskuratzeko eta proiekzinoen erritmoagaz jarraitu ahal izateko, Campos Antzokian dagoan Atril 20uno jatetxeak, odolezko eta fantasiazko menu berezia eskainiko dau zinemaldi osoan. Sukaldariaren proposamenaren barruan, Belmezeko arpegia dauen tomate odol-isuria, patata gaua dauen makailaoa eta arrozezko harrak dituan artxo arrautza krepineta izango doguz. Amaitzeko, txokolatezko heriotza izeneko etxeko gozokiak izango dira.

Café Teatro Evidencek be bat egingo dau Jaialdiagaz, Fant 19ko ikus-entzule guztiak alkartzeko gune moduan. Evidence kafeak lau jai berezi programau ditu, Zinema Fantastikoko hitzorduagaz bat etorriz, maiatzaren 3an, 4an, 9an eta 10ean, zinema saioen amaieran. Horrezaz gan, zinemaldi osoan zehar, egun horretako saioetakoren baten sarrerea aurkeztu ezkero, okasinorako asmau daben Fant Cocktail-a doban probau ahal izango da.

Izan be, jai horreetako batean, maiatzaren 9an, Fant 2 Fun low cost saioaren amaieran, DJ Phibes izenagaz ezagutzen dan Koldo Serra zinema zuzendari bilbotarrak – aurtengo edizinoko epaimahaiko kidea–, musika saioa eskainiko dau Evidencen. Sarrerea librea izango da.


Bildurrezko pinturak

Maiatzean, ikusleek Agustín Berenguer Alacanteko artistearen lan bildurgarria ezagutzeko aukerea be izango dabe. Burtsako udaltegiak bildurrezko pintureari buruzko erakusketea jasoko dau, Bilboko Zinema Fantastikoko Jaialdiaren inaugurazinoagaz bat etorriz. Erakusketa hori maiatzaren 2tik 15era bisitau ahal izango da eta Bilbon baino lehen, Molins del Reiko (Bartzelona) Bildurrezko Zinemaldian eta Alacanteko Navidades Sangrientas Gore Zinemaldian ikusi ahal izan da, besteak beste. Bertan, bildurragaz lotutako gaiak erakusten dituen lanak ikusi ahal izango dira, Agustín Berenguer margolariak egindakoak. Berenguer prestakuntza klasikoa dauen margolaria da, eta bizimodua bere lanagaz ataraten dau aurrera, mihiseakaz, ilustrazinoakaz, diseinu grafikoagaz edo irudian oinarritutako beste edozein arte formatugaz. Horrezaz gan, fantasiazko eta bildurrezko gaien zale handia da, zinemeari jagokonez batez be, baina baita komikiari edo literatureari jagokenez be. Hori dala eta, pinturearen alorrean egin beharreko bidea aztertzeko lanari ekin deutso, heriotzeagaz, bildurragaz edo gai fantastikoakaz lotutako eszena ilunak margotuz.

Sarritan, artistea, gehien atsegin dauen zineman inspiretan da, goreagazko joera nabarmena erakutsiz. Bere artelanetan biktima ikaratuak, gaixo etxurea daben hiltzaileak, munstroak dagoz, baita zinematik zuzenean ataratako eszenak be, Robocop, Nekromantic, Posesión infernal edo Las crónicas necrománticas filmetako fotogramak, akrilikoan irudikatuta, besteak beste.


Erakusleiho txapelketea

Bilboko XIX. Zinema Fantastikoko Jaialdiak AUX.magazine aldizkariagaz eta BilbaoCentrogaz alkarlanean, erakusleiho Fant-AUX.tikoen lehiaketea antolatu dau. Lehiaketa horretan, BilbaoCentroko kide diran saltokiak aurkeztu ahal izango dira, fantasiazko edo bildurrezko apainketak erakutsiz, maiatzeko lehen hamabostaldian. Holan, Zinemaldiko antolakuntzeak konbita egin deutse Bilbo erdialdeko saltokiei, zinema fantastikoaren jaiagaz bat egin deien, euren erakusleihoak ahalik eta modu bitxienean apainduz. Erakusleihoak maiatzaren 2tik aurrera ikusi ahal izango dira, zinemaldia amaitu arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu