Art After Dark ekimenean gaur Kasper Bjørke + El Txef A + Adrian Bilboko Guggenheimen
2013-05-17 12:59 MusikeaHilean behin, barikuz, Bilboko Guggenheim Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz bai musikaz gozetako aukerea eskainiz. Fever-egaz lankidetzan antolatutako saio honeetan nazinoarteko DJ onenen musikea entzun, jantzan egin eta erakusketa interesgarriak bisitau zeinkez. Gaur, maiatzak 17, saio dotorea atondu dabe
Hilean behin, barikuz, Bilboko Guggenheim Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz bai musikaz gozetako aukerea eskainiz. Fever-egaz lankidetzan antolatutako saio honeetan nazinoarteko DJ onenen musikea entzun, jantzan egin eta erakusketa interesgarriak bisitau zeinkez. Gaur, maiatzak 17, saio dotorea atondu dabe. Egitaraua ondokoa dozue:
- Estiloa: musika elektronikoa
00:00: KASPER BJØRKE (HFN Music, Danimarka). Kasper Bjørke DJ eta produktorea persona ospetsuenetakoa da Danimarkako musika independentearen industrian. Filur disco house bikotea sortu eban WhoMadeWho-ko Tomas Barfod-egaz batera, eta sortzaile eklektikoa nahiz aldakorra da. Bakarka egin dituan hiru albumak txalotuak izan dira. Besteak beste, Mirau eta Compost Black diskoetxe entzutetsuetan lanak plazaratu ditu, eta itzal handiko artisten lanak nahastau ditu, Trentemøller edo Moby-renak, adibidez. DJ modura, sarri ibilten da Montreaux-eko Jazz jaialdian, Fabric Londonen edo Pariseko Social Cluben.
- Estiloa: musika elektronikoa
23:00: EL TXEF A (Fiakun, Gernika). Aitor Etxebarria, Gernikan jaio eta Bilbon bizi dan musikari gaztea, kantidadea baino kalidadea nahiago daben artista horreetako bat dogu. 27 urte ditu eta honezkero Permanent Vacation, Suol, Hypercolour eta beste diskoetxe handirentzat grabau dau, baita Fiakun bere diskoetxearentzat be. Joan dan 2012an kaleratu eban Slow Dancing in a Burning Room bere lehen lan luzea. Horri esker, Sónar lako jaialdietan parte hartu dau eta hainbat uritan jo dau, besteak beste, Berlin, Rio de Janeiro, Londres, New York, Chicago, Mosku, Viena eta Mexico DF. Gaur egun, produktore gazte hau bere bigarren disko luzea grabetan dago eta urte amaieran kaleratuko dau.
- Estiloa: Soul, jazz
22:00: ADRIAN (Fever, Bilbo). Adrian hamar urtetik gora daroaz 'mezua zabaltzen'. Hasiera-hasieran, Comic’s tabernan, lurpeko zuloan. Bertan, balztasuna ezagutarazo eutson bilbotarren belaunaldi bati. Gero, Bullitt Groove Club-en, bere klubean, egiteko musikala eukan tokian. Gaur egun, diskoak jarten eta sustatzaile lanetan dabil Fever-en, hau da, erabilera anitzeko klub garrantzitsuenean Espainiako iparraldean. Kabinan honako honeekaz batera ibili da: Keb Darge, Jazzman Gerald, Eddie Piller (acid jazz), Oli Stewart (Casbah 73), Jadd (Improvisto), Mark Taylor (Blue note), Ian Wright, Andy Lewis eta Wayne Kraregaz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!