Bizkaiko museoek egitarau berezia eskainiko dabe astegoienean, Museoen Nazinoarteko Egunean

Bizkaie! 2013-05-16 11:27   Kulturea

Zapatuan, Museoan Nazinoarteko Egunean, egitarau berezia eskainiko dabe Bizkaiko museoek. Museoak (memoria + sormena) = gizarte aldaketa goiburupean ospatuko dabe eguna 20 museoek.

Zapatuan, Museoan Nazinoarteko Egunean, egitarau berezia eskainiko dabe Bizkaiko museoek. Museoak (memoria + sormena) = gizarte aldaketa goiburupean ospatuko dabe eguna 20 museoek.

Josune Ariztondo Bizkaiko Aldundiko Kultura diputaduak aurkeztuko egitarauaren bari emon dau. Urtero, 1977tik, Museoen Nazinoarteko Eguna ospatzen da maiatzaren 18an, eta aurten be bat egingo dabe Bizkaikoek. Ariztondok museoak bisitetako deialdia egin dau, izan be maiatzaren 18 eta 19an eskaintza bereziak izango dira. Museoetara hurreratzen diranek hainbat abantaila izango ditue zapatuan, esaterako, sarrerea debalde, azaldu dau.

Bizkaiko Foru Aldundiak eskuliburu bat argitaratu dau, lurraldeko museoak ezagutarazoteko, Bizkaiko Museoak. Helbideak, ordutegiak, zerbitzuak, bildumen zehaztasunak... museo bakotxeko informazino zabala batu dabe. Argitalpena sarean be eskuragarri dago, hemen.

Ondoko museoak ospakizunagaz bat egingo dabe, eta egitarau berezia eukiko dabe astegoienean: Meatzaritzaren Museoa (Abanto-Zierbena); Balmasedako Historia Museoa, Pasinoaren Museoa eta Boinas La Encartada; Arkeologia Museoa, Athletic Club Museoa, Arte Eder Museoa, Eleiz Museoa, Guggenheim Museoa, Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoa, Berreginen Museoa eta Euskal Museoa, Bilbon; Euskal Herria Museoa eta Bakearen Museoa (Gernika-Lumo); Bizkaia Zubia (Getxo); Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa (Leioa); El Pobaleko Burdinola (Muskiz); Rialia-Industriaren Museoa (Portugalete); Enkarterri Museoa (Sopuerta); eta Simon Bolivar Museoa (Ziortza-Bolibar).

Museoak (memoria + sormena) = gizarte aldaketa egitarau oso-osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu