13 programa eta 50 kontzertu Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren datorren denporaldian
2013-05-16 12:33 MusikeaHizkuntza Unibersala lemapean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak prest dauka hurrengo denporaldia. Datorren urriaren 7tik bagilaren 4ra bitartean iraungo dau. Gasteizen hasiko da eta Iruñean amaitu. 13 programa desbardin eta 50 kontzertu emongo ditue. Tartean Teresa Catalan musikagilearen Printzesaren dantza estreinauko da.
Hizkuntza Unibersala lemapean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak prest dauka hurrengo denporaldia. Datorren urriaren 7tik bagilaren 4ra bitartean iraungo dau. Gasteizen hasiko da eta Iruñean amaitu. 13 programa desbardin eta 50 kontzertu emongo ditue. Tartean Teresa Catalan musikagilearen Printzesaren dantza estreinauko da.
Beste alde batetik, 2009. urtetik Orkestraren zuzendari printzipal konbidatu Andrey Boreykogaz batera, Andrés Orozco-Estrada zuzendari titular izandako aro oso baikorraren ondoren, denporaldi honetan Orkestreak zuzendari barriakaz eta bueltan etorriko diran beste batzukaz egingo dau lan. Denporaldira itzuliko dira Jun Märkl, Josep Caballé-Domenech, José Miguel Pérez Sierra, Michal Nesterowicz eta Carlo Rizzi. EOS lehenengo aldiz zuzenduko dabenen artean, barriz, Christoph König, Daniel Procelijn, Michael Francis, John Axelrod eta Guillermo García Calvo. Esandako moduan, Andres Orozco Estrada zuzendaria joan egin da, eta barri bila dabil orkestrea.
Andrey Boreykoren batuteak hasi eta zarratuko dau denporaldia. Pieza gatxa, Stravinskyren Udaberriaren sagaratzea taularatuz hasiko dabe. Hain da pieza gatxa Parisen estreinau ebenean 100 entsegu egin behar izan zituela adierazo dau zuzendariak. Hemen hiruzpalau egingo ditue.
Bakarlarien artean, Judith Jauregi pianista donostiarrak zabalduko dau denporaldia. Baina, besteak beste, Mîlos gitarra-jotzailea, Emmanuelle Bertrand biolontxelojotzailea, Alexandre Da Costa biolinistea; eta pianoan, Benjamin Grosvenor britainiarra, musika fenomeno bihurtutako gaztea, eta Arcadi Volodos be nabarmendu daitekez
Orkestraren bestelako jardueren artean nabarmendu daitekez Musika Gela, Miramongo Matinéak, Musika Laborategia, Ken Zazpi talde gernikarragaz grabazinoa, etab. Bizi-bizi ibiliko da EOS, baina nazinoarteko birarik ez da izango aurten.
KlasikAT. Ken Zazpi
Gernikaldeko taldeak eta Euskadiko Orkestra sinfonikoak alkarregaz egindako lana KlasikAT Orkestrearen crossover zikloan aurkeztuko dabe zuzenean. Lehenengo aldiz Ken Zazpiren abesti ezagunenetako askoren zein abesti barrien bersino sinfonikoa Fernando Velázquez konpositoreak (El Orfanato, Lo Imposible, etc.) egindako moldaketakaz.
Abenduaren 3tik 13ra izango da, Donostia, Iruña, Bilbo, Gasteiz eta Donibane Lohitzunen (KlasikAT lehenengo aldiz Lapurdin).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!