'Kaskonduen' finala prest

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2013-05-16 14:01   Bertsolaritzea

Honetxek dira, 14 urtera artekoetan, Indautxuko El Carmen aretoan, maiatzaren 29an, oholtza ganean egongo diranak: Alaitz Urrutia, Maider Barañano, Lur Ziarrusta, Aritz Landeta, Iruri Altzerreka, Bittor Altube, Beñat Bilbao eta Antxon Uriguen. Eurei eta beste guztiei be zorionak.

Bermeon eta Markinan jokatu dira Bizkaiko neskatxi-mutil bertsolari gazteenen kanporaketak. Lehenengoa, harainegun eta atzo, bigarrena. Zenbat gura umek kantau ostean, zortziko finala eukiko dogu 14 urtera artekoetan. Finala zelangoa izango dan hurrengo artikuluan kontauko deutsuet, nobedadeak dagoz-eta.

Honetxek dira, 14 urtera artekoetan, Indautxuko El Carmen aretoan, maiatzaren 29an, oholtza ganean egongo diranak: Alaitz Urrutia, Maider Barañano, Lur Ziarrusta, Aritz Landeta, Iruri Altzerreka, Bittor Altube, Beñat Bilbao eta Antxon Uriguen. Eurei eta beste guztiei be zorionak.

Nire burutazinoak izango dira igual, baina pentsetan dot gazteok urtean-urtean hobetuaz doazela. Bermeon, esate baterako, lau oinak emon eta brinean urtetan eben danek jente-aurrera: tokamenean alkarren atzean parau, iladea egin eta, gero, altu kantau. Bermeon nahi Markinan egin beharrekoak: oinakaz bertsoa osotu eta gaia emonda beste bat bota. Bigarren fasera pasau ziranek ofizioka bertso bina, eta, hori danori, bape problema barik, ganera!

Eneko Elordui, Mikel Martinez, Alaitz Urrutia, Peru Irastortza, Maider Barañano, Lur Ziarrusta eta Aritz Landetaren bertsoak dakardaz Bermeotik. Lau oinak emonda osotutako bertsoak dira lehenengo laurak eta gaia emonda azkenengo hirurak:

Eneko Elordui

Etxera iristean
zegoen lapurra,
eta berak lortu du
kristoren egurra.
Guztiz hilko ote da...
ez dut ba ziurra.
Jipoi horren ostean,
berak, bai, bildurra!

Mikel Martinez

Hamahiru urte ditut,
banago hazia,
oso polita naiz ta
badaukat grazia.
Baina, egia esanda,
ni ez naiz bizia...
eta horretxegaitik
naiz ni berezia.

Alaitz Urrutia

Bertsoak botatzeko
ni banaz kapaza,
ta hauek idazteko
ez naz bape eskasa.
Ez naz larritu behar
hau da ta jolasa...
Beraz, ez jarri urduri
ta hartu arnasa.

Peru Irastortza

Eleizalde Ikastolan
urduritxo gabilz;
lagunak ikusita
lasaitzen naiz, berriz.
Potoa eginez gero,
zer egingo, aldiz...
Nire kriston bertsoak
egingo du diz-diz!


Gaia: Ikasturtearen amaierea heldu da. Bihar Udalekuetara joango zara. Maletea preparetan zabilz.

Maider Barañano

Udalekuez pentsatzen jarri
ta urduritzen naiz tarteka.
Jada badaukat bainujantzia
eta toalla gordeta.
Maleta daukat pijama labur
eta sexiez beteta,
udalekutan gauzik onena
gaba izaten da-eta.

Lur Ziarrusta

Ordua izan da jada ikasketak
alde batera uzteko,
ta udalekuak be hortxe daude
beti ondo pasatzeko.
Bakar-bakarrik maleta egiten,
behingoz alde egiteko!
Pare bat aste guraso gabe
pasatuko dut ederto.

Aritz Landeta

Irañetara joango gara,
ta ez da izango makala!
Gure barruan beti daukagu
nerbio txarren itzala.
Maleta azkar egingo dut ta
bukatu dut berehala.
Ondo pasatu, ondo ibili
eta asko jan ahal dala!

Markinako saioan jente gitxiago batu ginan, baina, halanda be, alozoko saioa egin eben bertsolariek. Oinak emonda, lehenengo, Bittor Altuberen bertsoa eta, segiduan, gaiari erantzunda, Iruri Altzerrekarena:

Bittor Altube

Neska bat ezetu dot
polita ta fina,
baina atzo ein dostan
sekulako mina:
atzo bera izan zan
neska bat zikina,
barrukoa inoz ez da
kanpokoan berdina.


Gaia: Gaur lehenengoz zoaz zure gustuko musika-kontzertu batera. Etxetik urteten zoaz.

Iruri Altzerreka

Sabelean txoritxoak ditut
aurrera eta atzera,
[?] gorputzan mende daukat
hori da nire egoera.
Lehenengo aldiz joango naiz eta
kontzertuak ikustera,
parranda egingo dot eta gero
berandu heldu etxera

15-18 urtera artekoen finala ebatzi guran, datorren astean Markinan eta Elorrion egongo gara Arkaitz Estiballes, Nahikari Ayo eta hirurok atzera be. Juanjo Respaldiza be ingurutik ibiliko da, danari zuhur.

Ordura arte, ordua ordu, txiza egin eta ohira ordu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Euskaltzaindiko lagun bat 2013-05-16 14:38 Erantzuna | #1

\"Ziur\" berbak ez dauka hatxerik. Ez dot pentsetan Eneko Elorduik hatxea ahoskatuko ebanik!

Gorka 2013-05-16 15:25 Erantzuna | #2

Eskerrik asko! Bertsoak transkribiduten nabilela konturatu be ez naz egin. \"Berbak\" ala \"berbeak\" izan beharko zan bizkaieraz? Nik neuk bigarrenaren alde egingo neuke. Alkar lagundu behar dogu eta... Hurrengora arte.

Aitatxu 2013-05-17 12:13 Erantzuna | #3

Algortan bertso ederrak
Kontu ezaguna
Nobedadea ez da
danok dakiguna
Ikusten dot barriro
ALBE txapelduna
bermatuta dauka ta
bere etorkizuna

sasemorena 2013-05-19 23:57 Erantzuna | #4

Harrobi edarra, benetan, Bizkaiko eskoletan dekoguna. Hurrengo urteetan aitamen asko izango dituez

Gorka 2013-05-20 11:08 Erantzuna | #5

Beinke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu