'Tweets & Txots' Astigarragako Petritegi sagardotegian
2013-05-15 18:48Maiatzaren 17an, munduan ospatuko dan Internet Egunaren bezperan, Internet&Euskadi alkarteak antolatu eta Fidenet Comunicaciónek babestuta, Tweets & Txots ekitaldia izango da Astigarragako Petritegi sagardotegian, maiatzaren 16an.

Maiatzaren 17an, munduan ospatuko dan Internet Egunaren bezperan, Internet&Euskadi alkarteak antolatu eta Fidenet Comunicaciónek babestuta, Tweets & Txots ekitaldia izango da Astigarragako Petritegi sagardotegian, maiatzaren 16an. Arratsaldeko 19:00etan emongo jako hasierea ekitaldiari bodegara bisiteagaz (aukerakoa) eta 19:45etan, berbaldiak lehenengo eta afaria gero izango dira. Sarrerak 25 euroan dagoz salgai barrabarra.eu webgunean.
Teknologia eta turismoa eta gastronomia buztartuz, txotx eta sagardao zurrutada artean tweetak ez dira faltako. Ekitaldiko #Txotx eta Internet Eguna-ren #iEguna hashtagak erabiliko dira.
Tweets & Txots. Berbaldiak
- 3D Inprimagailuak. Hizlaria: Iván Blasco. Berbaldian, kode edegiko 3D inprimagailu bat erakutsiko da (Ultimaker) eta bertatik bertara ikusi ahal iznago da lankidetza prozesuen bidez posible dala gure 3D inprimagailua eregitea, arrazoizko kostuagaz. Gainera, pieza bat sortuko da zuzenean.
- Internet landa inguruneetan, Guifi.net, Gaueko enpresako Joseba Martosek aurkeztuta. Guifi Gauekok sustatutako telekomunikazino sare edegi, libre eta neutral bat da. parte-hartzaile bakotxak konektaukeran sarea zabaldu eta konekzinoa lortzen dau.
- Cyberbullinga. Hizlaria: Ruth Salas, Minutes for Women presidenteordea. Cyberbullinga bardinen arteko jazarpen psikologikoan jarduteko baliabide telematikoen erabilerea da eta berbaldian kasu errealak aurkeztuk eta interneteko erabilera kontziente eta arduratsua egiteko aholkuak emongo dira.
Afaria sagardaotegi menuagaz: makailau tortilea, makailua frijitua piperrekaz, txuletea, gaztaia, irasagarra, intxaurrak eta Tolosako teila eta zigarrutxoak.
Oharra: Uri-autobusaren geltokia 500 metrora dago. Azkena 22:00tan irteten da Astigarragatik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!