Batxilergoan eta Lanbide Heziketan euskerazko ikasketak sustatzeko kanpainea jarriko dabe martxan Bizkaiko 39 udalerrik

Bizkaie! 2010-03-05 10:26   Euskerea berbagai

Ekimenaren barri emoteko diptikoa banatuko jake gazteei. Diptiko horretan www.nahidudalako.com kanpainearen webgunearen barri emongo da eta gazteek Batxilergoa zein Lanbide Heziketea euskeraz egiteko daben eskaintzearen barri jasoko dabe.

Bilbao.Gaua egitasmoak espazio barria jarri dau martxan Bilboko taldeek eta bandek bertan jo daien

Bizkaie! 2010-03-05 10:13   Musikea

Bilbao.Gaua gaueko aisi-programa alternatiboak 'Local Stage' izeneko ekimena jarri dau abian, Bilboko taldeek zuzenean joteko espazio bat, taldeek euren musikea erakusteko eta jentaurrean debutetako espazio bat, hain zuzen be. Emonaldiak hileko lehenengo barikuan izango dira Elexabarriko Gaztegunean.

'Euskerazko terminologia juridiko-administratiboa' jardunaldia egin da Iruñean

Bizkaie! 2010-03-04 16:52   Euskerea berbagai

Paskual Rekalde Euskarabidearen euskeraren ganeko aholkularitzarako atalburua ondoan ebela, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xabier Azanza Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak zabaldu dabe Jardunaldia. Ondoren, hainbat adituk eskaini ditue berbaldiak.

UPV/EHUk euskerazko lehen ikasketen ezarpenaren 30. urteurrena ospatuko dau

Bizkaie! 2010-03-04 13:22   Euskerea berbagai

‘Euskerazko irakaskuntzeak 30 urte UPV/EHUn’ izeneko ekitaldi honetan unibersidadean euskerearen ezarpena bultzatu eben personen ordezkaritza zabalari omenaldia egingo jako.

2010eko Oscar Sariak martiaren 7an banatuko ditue

Bizkaie! 2010-03-04 12:59   Barriak

'Film onena' kategorian, 'Avatar', 'The Blind Side', 'District 9', 'An Education', 'The hurt locker', 'Inglorious basterds', 'Up', 'Precious', 'A serious man' eta 'Up in the Air' lehiatuko dira. Faboritoak, halan da be, James Cameronen 'Avatar' eta Kathryn Bigelow zinegilearen 'The hurt locker' lanak dira, bederatzina izendapen jasota. Quentin Tarantinoren 'Inglorious basterds' filmak, barriz, zortzi izendapen daukaz.

'Ze esatek!' parrandarako prest

Bizkaie! 2010-03-04 11:20   Musikea

Kanta errazak eta politak aurkezten deuskuez euren lehenengo lanean eta, letrei jagokenez be, 'guztion ezinegonak eta pozak islatzen ahalegindu gara'.

Oreka TX taldearen 'Lauhazka' kantua Independent Music Awards sarietan kanturik onena izateko lehian

Bizkaie! 2010-03-04 10:08   Musikea

Harkaitz Martinez de San Vicentek konposatutako kantuan, Oreka TX txalapartariez gan, Tiris saharauiar taldea, Mongoliako abeslari Ganzorig Nergi, Indiako Kutal Khan musikaria, Zaid talde bereberra eta Saapmi herriko Jana Mangi abeslariek hartzen dabe parte.

Boinas La Encartada Museoak emakumeen lana nabarmentzeko programa berezi bat antolatu dau

Bizkaie! 2010-03-04 09:41   jardunaldiak

La Encartada Museoaren ekitaldien artean, besteak beste, UPV-EHUko irakasleak diran Arantza Parejak eta Karmele Zarragak 'Mujeres trabajadoras de Bizkaia en imágenes' izenburuko berbaldia emongo dabe, martiaren 4an, 18:45ean.

Busturialdea aurrera Bertsolari Gazteen XVIII. BBK Sariketan

Bizkaie! 2010-03-03 16:28   Bertsolaritzea

Gaur hasi da aurtengo sariketea Igorreko kultur aretoan, 150 bat ikusleren aurrean eta giro ezin hobean, Arratiako eta Busturialdeko taldeen arteko saioagaz. Hamazortzi urtera artekoetan arratiarrak nagusitu arren, nagusietan alde polita atarata busturiarrak aurrera doaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kukai taldeagaz zabalduko ditu ateak Bilboko Campos Eliseos Antzokiak

Bizkaie! 2010-03-03 14:51   Kulturea

Kukai jantza talde euskaldunaren emonaldiagaz zabalduko dabe zaharbarritutako Bilboko Campos Eliseos antzoki ezaguna. Egile eta Editoreen Alkarteak (SGAEk) kudeatuko dau aurrerantzean antzokia, eta datorren martiaren 11n ekingo deutsie programazino barriari.

Gaur lurperatuko dabe Joxe Miel Bidador filologoa eta ikerlaria

Bizkaie! 2010-03-03 11:27   kulturbiz

Garuneko isuria izan eta egun gitxitara hil da Iruñean Joxe Miel Bidador euskal idazle klasikoen ikerlari eta historialaria, 39 urte zituala. Bidador jantzaria eta jantza ikerlaria be bazan, baita Euskal Idazleen Alkarteko kidea be. Gaur, martiak 3, lurperatuko dabe, 16:30ean, Baternainen; etzi, omenaldi zibila egingo deutse.

Paul Bilbao izango da Kontseiluko idazkari nagusi barria, apirilean Xabier Mendigurenek erretiroa hartzen dauenean

Bizkaie! 2010-03-03 10:34   Euskerea berbagai

Paul Bilbao (Algorta, Getxo, Bizkaia, 1971) Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria da 2004tik gaur egunera arte, eta proiektu horretan sorreratik jardun izan dau. Euskal Filologian lizentziaduna da Bilbao eta hizkuntza-plangintzan eta giza eskubideetan graduondokoak ditu.

Gernikako Arbolaren Gurutzeagaz omenduko dabe Agirre lehendakaria zana

Bizkaie! 2010-03-03 10:07   sariak-autortzak

Ekitaldia zapatuan, martiak 6, izango da Ajuria Enean, Gasteizen. Bertan, Patxi Lopez egungo lehendakariak Gernikako Arbolaren Gurutzea emongo deutse Agirreren senideei.

Jazz musikea beste zenbait estilogaz buztartuko da aurten 'Bilbao Distrito Jazz' ekimenean

Bizkaie! 2010-03-02 14:27   Musikea

Hainbat estilotako nazinoarteko sei bandak parte hartuko dabe martian eta apirilean egingo dan 'Bilbao Distrito Jazz' ekimenaren hamaikagarren edizinoan: Jim Rotondi tronpeta jotzaile mitikoa; Mariano Steinberg bateria jotzaile argentinarra; Renzi-Weinstein-Kamaguchi; Aruán Ortiz Quartet; eta Albert Bover Trio; eta Peter Van Huffel Quartet. Bertoko talde legez Lena Sinais arituko da.

ibaimusic.com, euskal musikea deskargetako webgunea

Bizkaie! 2010-03-02 14:06   Musikea

Euskal diskoak eta euskal kantu solteak Internet bidez eta legearen barruan erosteko aukerea emoten dau ibaimusic webguneak. Kalidade handiko bi formatotan eskura daitekez kantuak, mp3 eta flac formatoetan, hain zuzen be.

'Ez' esateko hamaika arrazoi

Karolina Almagia 2010-03-02 11:49   kulturbiz

Maria Mur-ek galdetzen deutso bere buruari: 'zergaitik erabilten da hainbestetan artea salbatzaile-tresnatzat, inori interesetan ez bajako artea'. Mur and.ak kritika zorrotza egiten deutso Guggenheim Bilbaori: 'Museo autista bat da. Ez dauka bape loturarik hemen lan egiten daben eragileakaz'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hiru Oscar jasota, 'Avatar' filma galtzaile nagusia izan da, historian diru gehien batu dauen filma izan arren

Oscar Dominguez 2010-03-02 11:09   Begi betegarri

'Kulturklik' kultureagaz lotutako jarduera guztien topagune izateko asmoz sortu da

Bizkaie! 2010-03-01 17:24

Urgell sailburuak esan dauenez, 'herri honen aberastasun kulturala ondoen islatuko dauen leihoa izan nahi dogu. Sortzaile, kultur industria eta, kulturguneen zerbitzuan eta, aldi berean, herritarrak kulturara hurreratuko dituana'.

Lautadako taldea eta Kakiturri-ehari nagusi Kuadrillarteko txapelketan

Bizkaie! 2010-03-01 14:51   Bertsolaritzea

Hurrengo hitzordua martiaren 5ean izango da Lezamako txokoan, Lautadako taldea Aiaraldekoaren kontra. Lautada-Errioxa-Aiaraldea ligilla honetan puntuak gehituz joan behar da finalerdietara nor joango dan erabagiteko.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Berrogeta hamar bat bertsolari gaztek parte hartuko dabe aurtengo BBK sariketan

Bizkaie! 2010-03-01 14:46   Bertsolaritzea

Bertsolariak zazpi taldetan banatuta kantauko dabe: Arratia, Bilboaldea, Busturialdea, Durangaldea, Ipar Uribe, Lea-Artibai eta Enkarterri. Talde bakotxak, gitxienez, sei ordezkari izango ditu eta adin maila bi izango dira: batetik, 18 urtera artekoak eta, bestetik, 19-24 artekoak.