Artiumek apirilaren 19an ospatuko dau Liburuaren Nazinoarteko Eguna

Bizkaie! 2013-04-17 18:20   Kulturea

Liburuaren Nazinoarteko Eguna dala eta, jentaurreko irakurketak, bookcrossing ekintza bat eta performance emonaldiak antolatu ditu Artium museoak. Ekitaldi guztiak apirilaren 19an egingo ditue, barikuan.

Liburuaren Nazinoarteko Eguna dala eta, jentaurreko irakurketak, bookcrossing ekintza bat eta performance emonaldiak antolatu ditu Artium museoak. Ekitaldi guztiak apirilaren 19an egingo ditue, barikuan.

Zinema dokumentala eta errealidadearen trataera sortzailea liburu-erakusketeak zinema dokumentalaren mundua ezagutarazotea dau helburu, zinematografoa sortu zanetik gaur egunera bitarteko ibilbidea eginez. 1920ko eskola klasikoak, 30ko eta 40ko dokumental politikoak eta gerra osteko dokumentalak jorratuko ditue. Eskuliburuak eta aldizkari berezituak izango dira eskura. Sarrerea doban da. Apirilaren 19an zabaldu eta irailaren 3a arte egongo da ikusgai.

Apirilaren 19an, egun osoko irakurraldia egingo da, 12:00etatik 19:30era bitartean. Arteari eta zinema dokumentalari buruzko testu zatiak irakurriko ditue, horretarako prest dagoan jente guztia konbidau gura dabe. Parte hartzeko beharrezkoa da izena emotea, 945 20 90 12 zenbakira deituz, edo biblioteca@artium.org helbidera idatziz.

Ostean, 20:00etan, Elena Aitzkoa arabar artisteak Gure maitasuna Erdi Aroan jaio zen performancea eskainiko dau. Maiatzaren 10ean beste performance bat egingo dau, Metopa eguzkitsuak. Iparra aretoko Praxis gunea izango dau lantoki.

Musika eta poesia izango dira protagonistak ondoren. Jesús Guridi Konserbatorioko ikasleek pelikuletan entzun doguzan jazzeko piezak joko ditue. Eta kanta batetik besterako tartean, jazza eta poesia lotzen dituen testuak irakurriko ditue MariCruz Irazabal eta Javier Larreina antzezleek. 22:00etan hasiko da saioa.

Horrezaz gan, barikuan bertan bookcrossing edo liburuak askatzeko kanpainea abiatuko dabe. 100 bat liburu askatuko ditue. Liburuon jarraipena Artiumeko liburutegiak Bookcrossing-en webgunean daukan apalategi birtualaren bidez egiten da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu