Karlos Linazasorok 'Versus' helduentzako nobelea argitaratu dau
2013-04-18 11:16 KultureaVersus izeneko naufrago bat ugarte huts eta txiki batean, 1985tik bertan. Horixe dau abiapuntu Karlos Linazasorok Versus nobelan. Elkar argitaletxeak kaleratu dau.
Versus izeneko naufrago bat ugarte huts eta txiki batean, 1985tik bertan. Horixe dau abiapuntu Karlos Linazasorok Versus nobelan. Helduentzako eleberria idatzi dau egile tolosarrak, aspaldiko partez. Elkar argitaletxeak kaleratu dau.
99 atal laburrek osotzen dabe Versus, poesia, jolas edo gogoeta itxurakoak, estilo-ariketa modukoak. Queneauren Estilo ariketak liburua izan dau gogoan. Harek, bere liburuan, eszena bakar bera modu desbardinetan kontatua emoten dau; nik, barriz, personaia eta kokapen geografikoa errepikatzen dodaz, baina eszenak beti desbardinak dira.
Naufrago bat, berrogeita hamar metro koadro dituan lur zati bat, palmondo bat, eta bakardade erabatekoa. Elementu minimo horreekaz eregi dau nobelea Linazasorok. Nire lana izan da zulo horreek betetzen joatea -azaldu dau egileak- Nobelak hari argumentalik ez dauenez, askatasun osoa neukan zati bakotxean nahi nebana kontetako; holan, zati batzuk lirikoak, besteak teknikoak, metaliterarioak, serioak, aforistikoak…urten jataz.
Ekintza gitxi dago liburuan, Versusen gogoetak dira ardatza. Personaiaren irakurketak, ardurak, esperantzak, bizi ahal izateko egiten dituan gauza barregarriak... horreek danak agiri dira. Zertan pasetan dau eguna naufrago batek? Ba,nlarru horretan sartu, eta neuk egingo neukezanak barru-barrutik kontetan ahalegindu naz.
Karlos Linazasoro Izagirre (Tolosa, 1962) filologoa da ikasketaz, bibliotekaria lanbidez, eta euskal literatura genero ia guztiak jorratu ditu: ume eta gazte literaturea, poesia, aforismoak, antzerkia, ipuinak. Nobela argitaratu barria helduentzako bere bigarren eleberritzat jotzen dau, Itoko dira berriak-en ostean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!