Burdin Hesia I. Mendi Lasterketea bagilaren 30ean izango da Bilbo eta Laudio bitartean
2013-05-17 14:43Bilbo eta Laudio lotuko dituan Burdin Hesia Mendi Lasterketearen lehenengo edizinoa datorren bagilaren 30ean egingo da, eta parte-hartzaileak Bizkaiko uriburua Francoren tropetatik babesteko erabili ziran Gerra Zibileko trintxera eta bunkerretan zehar ibiliko dira.
Bilbo eta Laudio lotuko dituan Burdin Hesia Mendi Lasterketearen lehenengo edizinoa datorren bagilaren 30ean egingo da, eta parte-hartzaileak Bizkaiko uriburua Francoren tropetatik babesteko erabili ziran Gerra Zibileko trintxera eta bunkerretan zehar ibiliko dira.
Lasterketea goizeko 9:00etan abiatuko da, Bilboko Arenaletik, eta Laudioko Lamuza parkean amaituko da, Pagasarri, Ganekogorta, Kamaraka edo Goikogane mendietako bide, baso eta magaletan zehar 25 kilometro egin ondoren, antolatzaileek jakinarazo dabenez.
Burdin Hesia mendi lasterketan holako probei jagokezan arriskuak egongo dira, esate baterako, lur eta hatx-bide irregularrak eta aldatzak, eta horrek egoera fisiko onean egotea eskatuko dau. Edateko eta jateko hiru gune egongo dira: likidoa hartzeko bat urteeratik sei kilometrora; bigarrena, solidoa zein likidoa hartzeko, 13 kilometrora; eta azkena, likidoa be hartzeko, 18 kilometrora.
Lasterketearen antolakuntzeak parte hartzeko lau kategoria bereiztu ditu: gizonezkoentzako bi -seniorrak eta 50 urtetik gorako beteranoak- eta emakumezkoentzako beste bi -seniorrak eta 45 urtetik gorakoak-. Maiatzaren 20tik aurrera izena emon daiteke bagilaren 28ra arte Laudioko Olimpus Sport eta Bilboko Bikila saltokietan edo www.kirolprobak.com webgunean.
Mendiko Federazinoko kideentzako prezioa zortzi euro da, eta ganerakoentzat hamar. Geroago be izena emon daiteke, probearen egunean bertan, hau da, bagilaren 30ean, urteerea baino 30 minutu lehenagora arte, 12 euro ordainduta.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!