Animazinoa eta estanpazinoari buruzko ikastaroak garagarrilean, Cristobal Balenciaga Museoan

Bizkaie! 2013-05-28 13:56   jardunaldiak

Getariako Cristobal Balenciaga Museoak ikastaro bi eskainiko ditu garagarrilean, bata animazinoari buruz, eta bestea, ehunaren estanpazino digitalaren ganean. Izena emoteko epea zabalik dago bagilaren 16ra arte.

Getariako Cristobal Balenciaga Museoak ikastaro bi eskainiko ditu garagarrilean, bata animazinoari buruz, eta bestea, ehunaren estanpazino digitalaren ganean. Izena emoteko epea zabalik dago bagilaren 16ra arte.

Balenciaga biziduna marrazketa eta animazinoaren hastapen ikastaroak lau ardatz nagusi izango ditu: animazino tradizionala, marrazketa naturala, anatomia artistikoa eta Cristobal Balenciagaren lana. Parte-hartzaileek hainbat marrazki, animazino, eskultura eta maketa egingo ditue, eta dan-danetan museoko bildumea eta eraikina bera izango dira inspirazino-iturria. Eskolak gaztelaniaz izango dira, eta gehienez 12 lagunekoak.

Ikastaroan aurreikusitako edukiak eta jarduerak benetako edukien berniko laburtuak dira, izan be Bilboko DigiPen etxean Arte Digital eta Animazinoko Arte Ederretako unibersidade-graduko lehenengo urtean emoten dira. Ikasleek AEBetako DigiPen Institute of Technology unibersidadearen Europako egoitzan zer metodologia eta prozedura erabilten dituen ikusi ahal izango dabe. 18 orduko ikastaroa da, eta 300 euro balio ditu matrikuleak.

Irakaslea Javier Martin izango da, Arte Ederretan eta Arkitekturan lizentziaduna, EHUn. Film luzeen animazinoan jarduten dau. Hainbat filmetan behar egin dau, besteak beste, El Cid laneko animazio-zuzendaria izan zan, eta Astérix et les Vikings eta The Illusionist filmetan, animatzailea. Gaur egun marrazketea, giza anatomia eta domensino bitako animazioa erakusten ditu DigiPen Institute of Technology dalakoan.

Bigarren ikastaroko irakaslea Malús Arbide artista eta diseinatzailea izango da. Ehunaren estanpazino digitaleko ikastaro teoriko-praktikoa emongo dau, garagarrilaren 1etik 5era. Ikasleek errepikapen-patroi grafiko bat (pattern design) sortzeko teknika espezifikoak landu eta gaur egungo tresna digitalak aztertuko ditue. Mintegiaren zati praktikoaren helburua diseinu proiektu bat gauzatzeko prozesua hasieratik amaierara garatzea izango da, abiapuntutzat hartuta parte-hartzaile bakotxak garatuko dauen jatorrizko ideia. Ikastaroak 15 ordu ditu, eta 95 euro balio ditu.

Ikastaroen ganeko informazino gehiago behar izan ezkero: info@fbalenciaga.com edo 943 008 840/943 004 777

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu