Erratzuko uriolearen mendeurrena

Bizkaie! 2013-05-28 18:18

Bagilaren 2an, Erratzu, Elizondo eta bai Baztan-Bidasoako bai Iparraldeko hainbat herri eta leku triskildu zituan uriolearen mendeurrena beteko da. Urioleak gogor jo eban inguru guztia, baina gehienbat Erratzun, Auza mendian lehertu zalako ekatx erruduna.

Bagilaren 2an, Erratzu, Elizondo eta bai Baztan-Bidasoako bai Iparraldeko hainbat herri eta leku triskildu zituan uriolearen mendeurrena beteko da. Urioleak gogor jo eban inguru guztia, baina gehienbat Erratzun, Auza mendian lehertu zalako ekatx erruduna. XX. mendeko komunikabide barriei esker jazoera honen garrantzia nabarmena izan zan: Felix Mena Martin argazkilariak argitaratutako irudiek eta kazetariek jasotako testigantzek Nafarroako herritarrak hunkitu zituen.

Uriolearen mendeurrena gogoratzeko erakusketa bat antolatu da Foto Menaren argazkiakaz eta Erratzuko herriak eta parrokiak batutako objektu eta dokumentazinoagaz. Erakusketako argazkiak Felix Mena Martin argazkilariak orain dala ehun urte egindako irudiak dira (bakarren bat kenduta) eta, autorearen sensibilidade eta ikuspuntu bereziagaz, jazoerearen dramatismo guztia aurkezten deuskue. Erakusketan dagozan argazkiakaz Foto Menak eta Erratzuko herriak liburu bat egin dabe eta aukerea izango da erosteko.

Erakusketa eta liburuagaz batera Xaloa telebistak bideo bat egin dau eta erakusketan ikusteko aukerea izango da, baita bertan erosteko be.


Erakusketea ez eze, Erratzuko herriak ondoko ekitaldiak antolatu ditu:

- Maiatzaren 31an

18:00etan, Erratzuko 1913ko uriolearen erakusketea (abadearen etxean.) Liburuaren aurkezpena.

21:00etan, kontzertua: Patxi Saiz (eleizan).


- Bagilaren 1ean


8:30ean, Mendi itzulia plazatik abiatuta (orain dala 100 urte kazetariek egin eben ibilbidea).

11:00etan, umeentzako ume antzerkia: Txirla beltzaren piratak (Begira konpainiaren eskutik, pilota tokitik hasita).

16:00etan, pelota finalak, emakumezkoen frontisa eta gizonezkoen pala finalak. Bi partidu: 3. eta 4. posturako eta 1. eta 2. posturako (Pelota tokian).

19:00etan, prozesinoa (Gorostapolotik herriraino, la Dolorosa ama birjinea ekarriko da).

20:00etan, kontzertua: Elizondoko abesbatza (eleizan).


- Bagilaren 2an

8:30ean, Ezkijotzea Baztan-Bidasoako herrietan.

11:30ean, mezea eta herriaren bedeinkazinoa plazan.

13:00ean, jantza erakustaldia: Baigorriko jantza taldearen eskutik (plazan). Ondoren, musika-poteoa FanfaRonak alaiturik.

14:30ean, herri bazkaria (frontoian, txartelak salgai herriko ostatu eta dendetan). Ondoren, jantzaldia.


Erakusketearen ordutegia:

Maiatzaren 31an: arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara. Bagilaren 1an eta 2an: goizeko 11:00etatik 13:30etara; arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

Bertan Begirada… atzera begira, Baztango Uholdea. Erratzu, Elizondo, 1913 liburua salgai egongo da.

Ekitaldiokaz hasierea emongo jako inguruko beste herrib atzuetan egingo diran ekitaldiei. Holan, bagilean zehar Elizondon egingo da beste argazki erakusketa bat Baztango Museoan (Jorge Oteiza Baztan etnografia museoa /Javier Ciga Bilduma) eta garagarrilean Iruritako Jauregian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu