Rudolf Trebitsch antropologoak egin zituan euskereari buruzko ikerketak berbagai Berlinen eta Leipzigen

Bizkaie! 2013-05-27 14:44   Euskaldunak munduan

Trebitschek Euskal Herrira egindako bidaiaren mendeurrena ospatzen danean, 1913an antropologo vienarrak Euskal Herrian jaso zituan kanta eta grabaketa dialektalak entzuteko aukerea izango da bi berbaldietan, tartean Iparragirreren Gernikako Arbola kantuaren lehen grabazinotzat joten dana.

Inaxio Lopez Arana Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) irakasleak Rudolf Trebitsch antropologo austriarrak euskerearen inguruan egin zituan ikerketen barri emongo dau Berlinen eta Leipzigen maiatzaren 27an eta 28an, hurranez hurran, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez.

Trebitschek Euskal Herrira egindako bidaiaren mendeurrena ospatzen danean, 1913an antropologo vienarrak Euskal Herrian jaso zituan kanta eta grabaketa dialektalak entzuteko aukerea izango da bi berbaldietan, tartean Iparragirreren Gernikako Arbola kantuaren lehen grabazinotzat joten dana.

Berlingo berbaldia bertako Euskal Etxeak antolatu dau eta Haus der Demokratie und Menschenrechte gunean izango da, arratsaldeko 18:00etan, maiatzaren 27an. Hurrengo egunean, hilaren 28an, Leizpgeko Unibersidadeko Augusteum gunean izango da saioa, bertako Etxepare Institutuko irakurlea dan Unai Lauzirikak antolatuta.

Rudolph Trebitsch austriarrak, Julio Urkijo, Telesforo Aranzadi, Gregorio Mujika, Resurreccion Maria Azkue, Georges Lacombe eta Gabriel Robyren laguntzinoa izan eban euskalkien grabazinoak egiteko eta euskal etnologiaren bildumea osotzeko. 64 diskotan banatu zituan euskal grabazinoak, 130 minutu danetara.

Marcelo Miguel eta Inaxio Lopez de Arana Arrietak Rudolf Trebitsch: Euskal hizkuntzaren eta musikaren grabazioak (1913) artikuluan aitatzen dabenez, grabazinoetan euskalki guztiak dagoz jasota, bai eta erronkarierea be, dagoeneko desagertu bada be. Jatorrizko grabazinoak Vienako Fonotekan dagoz, baina Piarres Xarriton eta Jose Maria Etxebarria euskaltzainen ahaleginari esker 1984. urtetik Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekan be horreen kopiak eskuragarri dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu