Umeen Jantzari Eguna Zornotzan

Bizkaie! 2013-06-10 14:19   Kulturea

Bagilaren 16an, domekan, Zornotzako Udabarri Euskal Dantzari Taldeak Umeen Jantzari Eguna ospatuko dau. 200dik gora parte-hartzaile batuko ditu jaialdiak eta Durangaldeko hainbat herrietako jantzariak alkartuko dira.

Durangoko Txoritxu Alai eta Tronperri jantza taldeak, Elorrioko Besaide jantza taldea, Atxondoko Andasto jantza taldea, Berrizko San Lorentzo eta Iremiñe jantza taldeak, Ermuko Txindurri jantza taldea eta Abadiñoko Talde Batuak eta Iluntze jantza taldeak izango dira talde konbidatuak.

Egunari hasierea emoteko, goizeko 11:00etan talde guztiak Zornotzako Zelaieta parkean alkartuko dira eta hamabietan ekingo deutse kalejireari, Udazken Txistulari Taldearen laguntzinoagaz.

Eguerdiko ordu bietan Herriko plazan batuko dira talde guztiak bazkaltzera joateko eta arratsaldean bertan batuko dira barriro be 17:00etan. Amaierako ekitaldia 17:30etan hasiko da, jantzari guztien erakustaldiagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu