'Aldjezairia askatuta' liburua berrargitaratu dau Txomin Peillenek
2013-06-10 18:45 KultureaTxomin Peillenek 1960ko hamarkadan Aljerian egin zuen soldaduska, bertako independentzia gerran. Burruka hori ardatz hartunda, zortzi kontakizun idatzi zituan. 1982an Hordago argitaletxeak kaleratutako Aldjezairia askatuta liburuaren edizino eguneratua aurkeztu barri dau Txalaparta etxeak.
Txomin Peillenek 1960ko hamarkadan Aljerian egin zuen soldaduska, bertako independentzia gerran. Burruka hori ardatz hartunda, zortzi kontakizun idatzi zituan. 1982an Hordago argitaletxeak kaleratutako Aldjezairia askatuta liburuaren edizino eguneratua aurkeztu barri dau Txalaparta etxeak.
Ipuinon gaiak eta ikuspuntuak harrigarriak dira, argitaletxeko arduradunen esanetan. Horrezaz gan, euskaldunok gerra horretan izan genduan parte-hartzeari buruzko hainbat artikulu batzen ditu. Testuok idatzi eta mende erdira, eta aurrenekoz argitaratu eta hogeita hamar urtera, Txomin Peillenek bersino barriztua aurkeztu dau. Peillenek berak eta Joseba Sarrionandiak apailatu dabe edizino barria.
Lehenengo argitalpenetik 50 urte pasau arren, gaia oraindino modernoa dala nabarmendu eban Mikel Soto editoreak aurkezpenean. Kolonizazino hartu-emonak, torturea eta maitasuna dira, besteak beste, ditu berbagai Txomin Peillenek. Ipuinen erdia aljeriar baten ikuspuntutik idatzita dagoz, eta beste erdiak, frantsesenetik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!