Londresko Ben Sims DJa, bagileko GauaArt saio berezian

Bizkaie! 2013-06-12 11:44   Musikea

Ben Sims Londresko DJa izango da Gasteizko Artium Museoak eta Jimmy Jazz alkarteak alkarlanean antolatzen daben GauArt gau elektronikoaren ekitaldi bereziaren protagonistea barikuan, bagilaren 14an.

Ben Sims Londresko DJa izango da Gasteizko Artium Museoak eta Jimmy Jazz alkarteak alkarlanean antolatzen daben GauArt gau elektronikoaren ekitaldi bereziaren protagonistea barikuan, bagilaren 14an. Agertoki bi ipiniko ditue, batean Sims izango da nagusi, eta bestean, Antoni Maiovvi, Kike Pravda, Butterfly Kollektiv eta Chema Nox.

Emonaldia 20:00etan hasiko da Artiumen, eta betiko lez, museoko erakusketak bisitetako aukerea egongo da. Saioak 1:00etan segiduko dau, Círculo Culture Club aretoan.

DJek leku eta ordutegi bakotxera egokituko ditue emonaldiak, holan, eta, saioak alkarren artean desbardinak eta osagarriak izango dira. Sarrerak 12 euro balio ditu aurretik erosita, 15 kontzertuaren egun berean erosi ezkero. Artiumen, Hor Dago! tabernan, Gora tabernan, VSDn eta www.kulturalive.com gunean dagoz salgai. Sarrerearen truke, 1:00etik aurrera Círculo Culture Club aretoan doban sartzeko aukerea egongo da.

1997. urtean Theory Recordings diskoetxea sortu ebanetik, Ben Sims DJ eta produktorea jantzalekuetako nahasketa-kabinetatik urten barik ibili da. Bere teknikea guztiz fina da eta bere produkzinoek harrera benetan ona daukie musika elektronikoko munduko DJ ezagunenen artean, Artiumeko iturrien arabera.

Simsek irrati piratetan emon zituan lehenengo pausuak, beste hainbat DJ britainiarren antzera, baina atoan egin eban salto house eta hip hop musikea eskaintzen hasi ziran club txikietara. Berlingo Dy-Na-Mix agentziarako lan egitea aldaketa garrantzitsua izan zan berarentzat, eta horri esker The Orbit, Voodoo eta House of God klub ezagunetara ailegau zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu