Altuera oso handietan modu jarraituan egoteak eliteko alpinistakan dauen eraginari buruzko tesia aurkeztu dabe

Bizkaie! 2013-06-11 15:32

Tesia Alberto Iñurrategi euskal alpinistearen eboluzinoari eta jarraipenari buruzkoa da. Ikerketa honegaz altuera oso handietan modu jarraituan egoteak eliteko alpinistakan dauen eraginari buruz gehiago jakin nahi da, igoera guztiak oxigenorik barik egiten baititu nazinoartean aintzatetsitako euskal alpinisteak.

Gaizka Mejutok, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Fakultadeko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren saileko irakasleak, bere doktorego tesia defendidu dau: Parámetros Cinenantropométricos, Fisiológicos y Hematológicos de un Alpinista de Élite. Tesia Alberto Iñurrategi euskal alpinistearen eboluzinoari eta jarraipenari buruzkoa da. Ikerketa honegaz altuera oso handietan modu jarraituan egoteak eliteko alpinistakan dauen eraginari buruz gehiago jakin nahi da, igoera guztiak oxigenorik barik egiten baititu nazinoartean aintzatetsitako euskal alpinisteak.

Julio Callejak eta Nicolás Terradosek zuzendu dabe tesia. Alberto Iñurrategiren entrenatzaile personala da Calleja; Terrado, barriz, Asturiaseko Kirol Medikuntzako Eskualdeko Unidadeko zuzendaria eta Oviedoko Unibersidadeko irakaslea da. Nazinoarteko mailarik altueneko alpinismoaren 20 urte aztertu dira. Fadura-Getxoko Teknika Hobekuntzarako Zentroko Xabier Leibar eta José Antonio Lekue medikuek eta Ramón Garate haren mediku personalak hartu dabe parte.

Lan honetan Alberto Iñurrategik bere kirol ibilbide luzean egindako espedizinoen aurretik, ondoren eta espedizinoetatik kanpo dituan parametro zineantropometrikoak, fisiologikoak eta hematologikoak aztertu dira. Gaizka Mejuto eta bere taldearen ondoriorik nagusienak izan dira alpinisteak espedizinoei eta kirol erronkei forma oso onean egiten deutsela aurre eta 8.000 metro baino gehiagoko mendietako inguru gogorretara egokitzeko gaitasun oso handia dauela. Gainera, aztertutako kirol ibilbidearen azken zatian espedizinoen ondorengo maila hematologikoan erantzunak arindu egin dira.

Zehatz esateko, zineantropometriari eta fisiologiari lotutako azterketetan 1996 eta 2010 arteko aldia hartu da kontuan. Zineantropometriaren kasuan aldagaiak ziran pisua, gorputz-masearen indizea, sei gantz toles (eskapular azpikoa, trizepsekoa, iliokrestala, abdomenekoa, koadrizepsetakoa eta bikietakoa), horreen batuerea eta gantzaren ehunekoa. Fisiologiaren kasuan, aldagai honeek atara ziran esfortzu probetatik: atsedeneko bihotz-taupaden maiztasuna, maiztasun azpigehiengoa eta gehiengoa, laktatoaren kontzentrazinoa atsedenean eta gehieneko kontzentrazinoa eta gehieneko oxigeno konsumoa. Hematologiari jagokonez, 1991 eta 2010 arteko aldia hartu da.

Emoitzek deskribiduten daben profil zineantropometrikoa mueta mesomorfikokoa da. Fisiologiari jagokonez, ikusitako parametroak iraupen luzeko erresistentzia aerobikoan oso entrenautako kirolari batenaren antzekoak dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu