Ezpatajantzari Eguna egingo dabe zapatuan, Mañarian
2013-06-11 17:37 KultureaGerediaga alkarteak 41. aldiz ospatuko dau Ezpatajantzari Eguna zapatuan, Mañarian. Durangaldeko hamalau taldek Jantzari jantzea egingo dabe eleiza inguruan arratsaldean.
Gerediaga alkarteak 41. aldiz ospatuko dau Ezpatajantzari Eguna zapatuan, Mañarian. Durangaldeko hamalau taldek Jantzari jantzea egingo dabe eleiza inguruan arratsaldean.
Jantzari jantzea edo Bizkaiko Ezpatajantzea galtzeko egoan XIX. mende amaieran. Berez, Durangaldeko herri batzutan besterik ez eban irauten. Hemendik Bizkaiko lurraldeetara zabaldu zan XX. mende hasieran, gogoratu dabe Gerediagako arduradunek. Gaur egun eskualdeko herri gehienetan berreskuratu dabe hau jantza hau.
Mañariko Udalaren eta jantzarien laguntzinoagaz, Gerediaga alkarteak antolatu dauen urteko zitan 14 talde batuko dira: Garaiko talde bi, Iurretako beste bi, Berrizko San Lorenzoko talde bat eta Iremiñeko hiru, Durangoko Txoritxu-Alaiko bat, Abadiñoko Talde Batuak eta Iluntzeko bat eta Izurtza, Mañaria eta Elorrioko bana.
Bagilaren 15ean, jantzariak Mañariko eleiza inguruan batuko dira, 19:00ak aldera. Segiduan, kalejiran hurreratuko dira herriko plazara eta bertan, 19:30ean Jantzari jantzea eta Soka jantzea edo erreglak egingo ditue jantzan. Eguna amaitzeko, lagun arteko afaria izango da 21:30ean frontoian; ostean, Ansorregi taldeak alaitutako erromeria hasiko da Mañariko plazan, 23:00etan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!