Coca Colaren Euskerazko Idazlan Laburren Lehiaketea Jon Otxoantezana getxotarrak irabazi dau

Bizkaie! 2013-06-07 12:16   sariak-autortzak

Coca Cola konpainiak antolatzen dauen Euskerazko Idazlan Laburren Lehiaketeak bere hamargarren urteurrena bete dau aurten. Edizino honetan, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 5.000 ikasle baino gehiagok parte hartu dabe eta azkenean, Getxoko San Nikolas Ikastolako Jon Otxoantezana Fernández izan da irabazlea.

Antolakuntzeak jakinarazo dauenez, irakasle, komunikabide eta kultur erakundeetako ordezkariek osotutako herrialde mailako epaimahai batek aztertu eta aukeratu ditu 36 idazlan finalistak. Sari banaketea eguaztenean egin zan EITBko Multibox aretoan, Bilbon, Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko, Bilboko Udaleko eta Euskaltzaindiko ordezkariak han zirala.

Finalista guztiek Coca Colaren sariak batzen dituen sorta bana jaso dabe. Lurralde desbardinetako lehen postuetako sei ikasle irabazleek sari bereziak jaso ditue: lehen postuan geratu diran bi sarituek Londresera egingo dabe bidaia bat irakasle baten laguntzinoagaz eta beste lauek sari berezi bat jaso dabe.

Coca Colaren Euskerazko Idazlan Laburren Lehiaketeak bere hamargarren urteurrena bete dau aurten. 2003tik egiten da eta hamar urte honeetan Euskal Herri osoko 35.000tik gora ikasle izan dira parte hartzen. Lehiaketeagaz Norbega enpreseak bere lurraldeko hizkuntzearen errealidadearen alde egin nahi dau eta, batez be, sendo jokatu euskal ikastetxeetan euskerea finkatzearen alde.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu