Beñat Ugartetxea I. Durangaldeko kopla txapelduna
2013-06-10 14:54 BertsolaritzeaDurangaldeko Bertso-eskoleak antolatuta eskualdeko bertsolarien arteko kopla txapelketea jokatu zan joandako barikuan eta Beñat Ugartetxea mallabiarra izan zan irabazlea, Igor Elortzagaz buruz burukoa jokatuta.
Durangaldeko Bertso-eskoleak antolatuta eskualdeko bertsolarien arteko kopla txapelketea jokatu zan joandako barikuan eta Beñat Ugartetxea mallabiarra izan zan irabazlea, Igor Elortzagaz buruz burukoa jokatuta. Ugartetxeari Txapalatatea edo enbudoa emon eutsen, garaikur moduan, bera da beraz, Durangaldeko kopla txapelketako lehenengo Txapalaterue. 300 lagun batu ziran Durangoko Plateruenan.
12 bertsolari
Koplatan Durangaldeko edade guztietako 12 bertsolari ibili ziran: Txaber Altube, Aitor Bizkarra, Miren Amuriza, Igor Elortza, Erika Lagoma, Gorka Lazkano, Juan Mari Areitio, Eneko Abasolo Abarkas, Beñat Ugartetxea, Garikoitz Sarriugarte, Ander Aldazabal eta Ane Alegria.
Zarauzko kopla txapelketearen ideia hartu dabe oinarrian Durangaldean eta oso erantzun ona izan eban ekitaldiak. Afaritarako 90 txartelak amaituta, afalostean aretoa ondo beteta ekin eutsen bertsolariak, Txomin Magdalena eta Markel Onaindiaren esanetara. Lehen hiru saioren ondoren, sei pasau ziran aurrera, eta buruz burukoa jokatu zan gero. Erabagia publiko artean zeuden epaileek hartu eben, publikoaren eretxia gogoan hartuta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!