Bizkaie! ataria hautagaien artean dago Hedabide Digital onenak autortzeko Deiak antolatutako ekimenean
2013-06-11 14:31I. Deia Topaketea: Hedabide Digitaletan Ekimen Onenei Autortza ekitaldia datorren eguenean, hilaren 13an, egingo da Bilboko BBK Aretoan, 19:30ean. Asmo nagusia egun sarean dagozan hedabide onenak eta euren ekarpena, sormena eta naturaltasuna autortzea da.
I. Deia Topaketea: Hedabide Digitaletan Ekimen Onenei Autortza ekitaldia datorren eguenean, hilaren 13an, egingo da Bilboko BBK Aretoan, 19:30ean. Asmo nagusia egun sarean dagozan hedabide onenak eta euren ekarpena, sormena eta naturaltasuna autortzea da.
Enrique Dans adituaren Informazino kontsumo eredu barriak izenburuko berbaldiaren ondoren, Deiako zuzendari Bingen Zupiriak gidatutako mahai-ingurua izango da Iker Merodio (Bogando por la red), Begoña Beristain (Onda Vasca), Josetxu Rodriguez (deia.com) Ibon Oñate (BFAko Administrazio, Zernitzuak eta berrikuntza Publikorako zuzendaria) eta Sabino San Vicentegaz (Euskal Encounter).
Jarraian, Hedabide Digitaletan Ekimen Onenei esker ona adierazoteko ekitaldia hasiko da.
Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzearen eta Euskaltelen babesa dauen Hedabide Digital onenak autortzeko ekimenean, 7 kategoria ezarri ditue: Enpresa ekimen onena; Komunikazino kanpaina onena; euskal blogger onena; eragin handiko twitterlaria; gizarte ekimen onena; Hemendik street photography; eta errebelazio bloga deia.com-en.
Juan Antonio Martín Zubiaur (BizcayTIK), Esteban Elorriaga (Euskalteleko publizidade eta marketing arduraduna), Iker Merodio (Bogando por la red), Josetxu Rodríguez (deia.com) eta Kike Hermosillak (Deiako Merkataritza Saileko arduraduna) osotzen daben epaimahaiak ondoko hautagaiak aukeratu ditu kategoria bakotxean:
- Enpresa ekimen onena atalean izentauak Go Ear, Hermeneus, Buscolook eta tapquo dira.
- Euskal blogger onena atalean izentauak Amaya Ascunce, Kepa Acero, Iker Morán eta José Antonio del Moral dira.
- Eragin handiko twitterlaria kategorian izentauak Javier Vizcaino, Paul Ríos, Ane Irazabal eta Athleticeko jokalari Ander Herrera dira.
- Gizarte ekimen onena kategorian Forvo, Bizkaie.biz, Azkue Fundazioa eta Guillermo Nagoreren La memoria es el camino bloga dira epaimahaikoek aukeratutakoak.
- 'Hemendik' Streek Photography atalean, barriz, Julen Landa, Iban Muga, Juan Ignacio Pérez eta Bilbao Architecture dira izentautakoak.
- Komunikazino kanpaina onena sarirako Bizkaiko Txakolina, Uribe Jata Ondo, Euskaltel eta Circo del Sol izentau ditue.
- Errebelazino bloga deia.com atalean, Ni Euskalduna, Correr no es de cobardes, El audímetro eta Txiki Xake dira hautagaiak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!