Euskerearen ahoskerea aztertuko dau Lurdes Oñederrak Leideneko Unibersidadean egingo dan biltzar batean
2013-06-11 11:00 Euskaldunak munduanHizkuntzek izan dituen estandarizazino prozesuak kontuan hartuz, oso estatus desbardina daben hizkuntzen esperientziak aztertuko dira Leideneko Unibersidadeko biltzarrean. Besteak beste, kulturea, erlijinoa, ideologia, politikea edota hezkuntzea lako faktoreen eragina aztertuko dabe adituek.
Lurdes Oñederra hizkuntzalari eta euskaltzain donostiarrak eguaztenetik barikura bitartean Leideneko Unibersidadean (Herbehereak) egingo dan Prescription and Tradition in Language izeneko biltzarrean parte hartuko dau. Oñederrak barikuan hartuko dau parte, eta Basque pronunciation: dialectal richness vs. strength of the Standard in a minority language (Euskerearen ahoskerea: euskalkien aberastasuna eta estandarraren indarra aurrez aurre, hizkuntza gitxitu baten kasuan) berbaldia emongo dau.
Euskaltzainditik adierazo dabenez, euren historian zehar, hizkuntzek izan dituen estandarizazino prozesuak kontuan hartuz, oso estatus desbardina daben hizkuntzen esperientziak aztertuko dira Leideneko Unibersidadeko biltzarrean. Besteak beste, kulturea, erlijinoa, ideologia, politikea edota hezkuntzea lako faktoreen eragina aztertuko dabe adituek.
Lurdes Oñederra euskaltzain osoa da, 2007ko zemendiaren 30ean izentaua. Filologia Hispanikoan lizentziaduna, eta Euskal Filologian doktorea, Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) katedraduna da. Idazlea be bada, eta besteren artean, Eta emakumeari sugeak esan zion (Erein, 1999) liburuaren egilea da, sari asko jaso zituana. Oraintsu Intemperies (Erein, 2013) nobelea argitaratu dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!