Hemen da jazz-jaialdien denporaldia
2013-06-07 15:53 MusikeaLaster da hemen jazz-jaialdien denporaldia. Getxoko, Gasteizko eta Donostiako jazzaldiak gaur aurkeztu ditue Bilbon. Urtero lez, Getxokoa izango da lehenengoa, garagarrilaren 3tik 7ra; ostean, Gasteizkoa, 16tik 20ra; eta, Donostiakoa azkenengoa, 24an hasi eta 28an amaitu.
Laster da hemen jazz-jaialdien denporaldia. Getxoko, Gasteizko eta Donostiako jazzaldiak gaur aurkeztu ditue Bilbon. Urtero lez, Getxokoa izango da lehenengoa, garagarrilaren 3tik 7ra; ostean, Gasteizkoa, 16tik 20ra; eta, Donostiakoa azkenengoa, 24an hasi eta 28an amaitu.
Itziar Epalza Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak, Getxoko Iñaki Saitua, Gasteizko Iñaki Añua eta Donostiako Miguel Martín zuzendariek aurkeztu ditue jaialdiak.
Eusko Jaurlaritzeak jazz-jaialdien aldeko apustua egiten segiduko dauela nabarmendu dau sailburuordeak, Euskadiko udearen erreferente turistikoa dira eta. Aurten Donostia Kulturagaz, Getxoko Kultur Etxeagaz eta Gasteizko Jazzaldiaren Alkarteagaz ahalegin bat egin dogu lankidetzeari eusteko, jaialdiak erreferentzia turistiko finkatua dira eta, munduan Euskadi Basque Country saltzen dabenak, gure nortasunaren balioekaz lotuta, adierazo dau Epalzak.
XXXVII. Getxo Jazz izango da denporaldiko lehenengo hitzordua, garagarrilaren 3tik 7ra. Estilo anitzetako artistak eta taldeak izango dira, tartean, Ignacio Berroa, Stacey Kent, Al Di Meola eta Wynton Marsalis.
Hurrengoa, Gasteizko 37. Jazz Jaialdia izango da, garagarrilaren 16a eta 20a bitartean. Gasteizen be danetariko jazz zaleentzako eskaintzea atondu dabe; Branford Marsalis quartet, Paco de Lucia, Chick Corea eta Melody Gardot.
Garagarrilaren amaieran ailegauko da Donostiako 48. Heineken Jazzaldia, hilaren 24tik 28ra. Izen ezagunez betea dator Donostiako kartela be, hemen lagin txiki bat: Jamie Cullum, Elvis Costello & The Imposters, China Moses & Raphaël Lemonnier, John Zorn: Masada Marathon eta Diana Krall.
Hiru jazzaldien ganeko informazino gura izan ezkero: www.jazzeuskadi.com
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!