Bostak Bat taldeak '5.000 Hiztegia' sareratu dau
2013-06-10 15:2562.306 sarrera eta 90.562 berba ditu 5.000 Hiztegia Bostak Bat taldeak aurkeztu barri dauen online hiztegiak. 2009an argitaratutako Adorez Hiztegia handia lana barriztau egin dabe, eta hainbat aldaketa egin ditue. Daborduko Azkue Fundazinoaren webgunean konsultagai dago.
62.306 sarrera eta 90.562 berba ditu 5.000 Hiztegia Bostak Bat taldeak aurkeztu barri dauen online hiztegiak. 2009an argitaratutako Adorez Hiztegia handia lana barriztau egin dabe, eta hainbat aldaketa egin ditue. Daborduko Azkue Fundazinoaren webgunean konsultagai dago.
Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan aurkeztu dabe 5.000 Hiztegia, eta aurkezpenean parte hartu dabe Josune Ariztondo Kultura diputaduak, Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkariak, eta Bostak Bat alkarteko Patxi Uribarrenek eta Juan Luis Goikoetxeak.
2009an kaleratutako papelezko Adorez Hiztegia handia barriztau eta osotuz atondu dabe 5000 Hiztegia. Euskera-gaztelania aldean, Euskaltzaindiak orain arte euskera baturako onartutako sarrerak eta azpisarrerak letra etzanez agiri dira. Euskera baturako zientzia arloko berba guztiak euskera-gaztelania aldean dagozanak, gaztelania-euskera aldera eroan ditue, tratamendu egokia emonez. Ganera, azkenengo lau urteotan Akademiak normalizautako 11.000 sarrerak jaso dira. Edukiak adostu eta doitu egin dira, eta Euskaltzaindiaren ekarpen guztiak kontuan izan dira.
Horrezaz gan, Euskaltzaindiak euskera baturako onartutako sarreren artean, 3.000tik gora bizkaierazkoak dira. Holan, bizkaierearen normalizazinoan pausu handia emon da, azpimarratu dau Uribarrenek. Euskaltzaindiak egindako lana kontuan hartu barik, hau hiztegi hau egitea ezinezkoa izango litatzatekela ganeratu dau.
Bostak Bat taldeak 30 urte bete barri ditu, Interneteko 5.000 Hiztegia dau emoitzarik barriena. Urteotan, Sinonimoen Hiztegia (1983), Eskola Hiztegia. Irudiduna (1991), Diccionario 3000 Hiztegia (1996), Diccionario 3000 Hiztegia. Eguneratua eta osatua (2002), Motxilako hiztegia (2010) eta abar. Auzolanean egindako 30 urteko bidea izan da, Goikoetxea eta Uribarrenen esanetan. Bostak Bat taldeak euskal kulturea eta hizkuntzea zabaltzen, ikertzen eta hausnartzen egindako lana nabarmendu dau Ariztondok.
Hiru hamarkada beharrean, eta oraindino zeregin ugari ditu Bostak Bat taldeak; laster, Sinonimoen hiztegia sarean ipiniko dabe, berbarako. Horrezaz aparte, inprimategian daukiez Sinonimoen Hiztegia. Antonimoduna, Eskola Hiztegia. Irudiduna eta 3000 Eskola Hiztegia lanen bersino eguneratuak.
5000 Hiztegia dagoeneko Azkue Fundazinoaren webgunean konsultagai dago, Euskara sarean jozten atalaren barruan, hemen. Eta Euskalbar bidez be erabilgarria dago, baina beharrezkoa da eguneratzea aktibetea.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!