Bilboko Arenalean III. Larrain Jantza topaketea astegoienean

Bizkaie! 2013-06-14 15:11   Kulturea

Hirugarren urtez jarraian, zapatu honetan, bagilaren 15ean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Gaztedi taldeak dinamizauko dauen Bilboko Larrain Jantza topaketa tradizionalaren beste edizino bat ospatuko da. Talde hori izan zan herri ekimen hori 2011n martxan jarri ebana, Bilboko Kalealdia jaialdiaren barruan.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Dantza Plazetan ekimenaren hamabigarren edizinoa inaugurau eban joan dan urtarrilean. Gure urian tradizino handieneko kultur programetako bat da, eta bere helburua euskal folklore herrikoia bultzatzea da, uriko plazetan eta kaleetan erromeria herrikoiak, jantza erakustaldiak eta kalejirak antolatuz.

Hirugarren urtez jarraian, zapatu honetan, bagilaren 15ean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Gaztedi taldeak dinamizauko dauen Bilboko Larrain Jantza topaketa tradizionalaren beste edizino bat ospatuko da. Talde hori izan zan herri ekimen hori 2011n martxan jarri ebana, Bilboko Kalealdia jaialdiaren barruan.

Larrain Jantzea, Euskal Jantza nazionaltzat hartzen da 1978an Iruñean ospatutako Jantzari Egunetik, eta erromeria guztietan ezinbestekoa da, izan be, jantza soziala, plazakoa, da, gazteak eta nagusiak alkartzen dituana, jantza mistoa eta bikoteka egitekoa, erraza, eta ez da baldintza fisiko berezirik behar jantzan egiteko.

Kateak, fandangoak, baltsak, jota zaharrak, bolerak eta kalejirak osotutako larrain jantzea, jantzak eta gizarte hartu-emonak lantzen dituan 14 minutuko ekimena da. Holan, igazko edizinoan Gaztedi Dantzari Taldeak bultzatu eban ideia nagusia, Larrain jantzeagaz hasi eta amaituko zan erromeria handian ehunka persona alkartzea izan zan. Esangura horretan, 2011n eta 2012an, ehunka jantzari izan ziran gure urian inoiz ezagutu dan Larrain jantza jentetsuenean. Zapatu honetan gauza bera errepetidu nahi da Plaza Barrian.

Aurtengo edizinorako, Gaztedi Dantzari Taldeak Adiskideak fanfarrearen laguntzinoa izango dau barriro. Fanfarreak, Gaztedi taldeko gaita jotzaileagaz batera, erromeriari hasierea eta amaierea emongo deutson Larrain jantzea joko dau.

Ekimen honen helburua, Plaza Barria euskal folklorearen jaia bilakatzea da, bertako biztanleak, eta baita urira bisitan datozenak be, euskal kulturan hain sustraituta dagoan jantza hau jantzan egitera hurreratu daitekezan guztien gune bilakatzea. Hori dala eta, Kultura eta Hezkuntza Sailetik eta Gaztedi Dantzari Taldetik dei egin jake Bizkaia osoko jantzari eta zaleei, umeei, gazteei eta nagusiei, zapatuan erromeria jentetsu honetan parte hartu deien.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu