Oiartzun, Galdakao, Bermeo eta Foruko taldeek esku hartuko dabe Jantzari Gaztetxuen II. Bilkuran

Bizkaie! 2013-06-13 11:00   Kulturea

Jantzari Gaztetxuen II. Bilkurea ospatuko da datorren zapatuan, bagilaren 15ean, Bermeon, eta Oiartzun (Gipuzkoa), Galdakao (Bizkaia), Forua (Bizkaia) eta Bermeotik bertatik heldutako taldeek parte hartuko dabe. Danetara, 200dik gora umek giro alaia eta polita sortuko dabe euren jantzakaz.

Goizeko 11:30ean hasiko da Jantzari Gaztetxuen Bilkurea, ordu horretan hasiko baita herrian zehar egingo daben kalejirea eta kaleetan egingo dituen jantzaldiak. Arratsaldean, 17:00etan, jantza ekitaldia izango da Lamerako kioskoaren inguruan.

Bermeoko Udaleko iturriek jakinarazo dabenez, Oiartzungo Haurtzaro, Galdakaoko Andra Mari, Foruko Urdaibai eta Bermeoko Alkartasuna jantza taldeek parte hartuko dabe topaketa honetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu