Aldundiak eta Arratiako Mankomunidadeak Geure Berbategie hiztegiaren bersino digitala aurkeztu dabe
2013-06-12 17:42Bizkaiko Foru Aldundiak eta Arratiako Udalen Mankomunidadeak Geure Berbategie proiektuaren bersino digitala aurkeztu dabe gaur Igorren: Arratia inguruko euskerazko termino eta esapideak batzen dituan hiztegi terminologikoa.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Arratiako Udalen Mankomunidadeak Geure Berbategie proiektuaren bersino digitala aurkeztu dabe gaur Igorren: Arratia inguruko euskerazko termino eta esapideak batzen dituan hiztegi terminologikoa.
Ibon Oñate Administrazinoaren, Zerbitzuen eta Barrikuntza Publikoaren zuzendari nagusiak, Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera zuzendariak, Josune Gorospe Arratiako Udalen Mankomunidadeko lehendakariak, Juan Antonio Martín Zubiar BiscayTIK Fundazinoko Zuzendariak eta Angel Larrea eta Juan Rekalde idazleak izan dira Geure Berbategie hiztegiaren bersino digitalaren aurkezpenean.
Egokitzapen digital honetarako, Ángel Larrea eta Juan Rekalde egileek Aldundiko Kultura Sailaren eta Arratiako Mankomunidadearen laguntzinoa izan dabe, eta, horrezaz gan, BiscayTIK Fundazinoaren lankidetza teknikoa, hiztegia digitalizetako eta Interneten sortzeko.
Geure Berbategie hiztegiaren bersino digitala
Bersino digital honi esker, Geure Berbategiaren helburuak zabaldu egiten dira, teknologia tradizinoaren eta aberastasun kulturalaren esku jarrita. Gaurtik aurrera, esteka honetan konsultau ahal izango da hiztegia.
Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako BiscayTIK Fundazinoak web ingurune batean sortu dau Geure Berbategie hiztegiaren bersino digitala, eta bilaketak egiteko sistema erraz eta intuitiboa jarri deutso. Konsultak egiteko modu bi dagoz: termino jakin bat bilatu daiteke; kasu horretan, bilatzaileak emoitza bat edo batzuk emoten ditu; edo, hiztegiko terminoak konsultau daitekez, bai eta horreen euskerazko definizinoak be.
Proiektuaren hamarkada bat Arratian
Angel Larrea eta Juan Rekalde egileak 1999. urtean hasi ziran ideia honi formea ematen, eta 2000-2001 ikasturtean emon eben lehen termino-zerrendea: inguruko hizkuntza-tradizinotik jasotako 1.437 termino.
Halan da be, hasieran ikasleentzako konsulta-agiri bat izango zan zerrenda horretatik, eta ikasle horreen lankidetza eta ekarpenei esker, gaur egun ezagutzen dogun Geure Berbategie proiektua sortu zan. Inguruko hizkuntza-tradizinoaren 20.000 termino baino gehiago dagoz jasota papelezko azken bi edizinoetan (2010. eta 2011. urtekoak); Arratiako Mankomunidadearen eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren laguntzinoa izan dabe edizino horreek. Kultura sailak estrategikotzat hartzen ditu eskualdeetan garatzen diran egitasmo horreek tokian tokiko euskerea transmitiduteko tresna egokiak diralako.
Geure Berbategia hiztegiak ondoko helburuak ditu: Arratia inguruak euskerearen arloan itxi deuskun ondare guztia jasotea, gazteen gaur egungo egoerea erakustea, Arratiako idazleen tradizino idatzia batzea eta euskerea sustatu eta normalizetea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!