Unibersidadera sartzeko azterketak egin zituenen % 97,30ek gainditu ditu

Bizkaie! 2013-06-13 18:46

Notak ikasleak matrikulau diraneko ikastetxeetako ordezkariei emon jakez gaur, hilaren 13an, eta UPV/EHUren webgunearen bidez (http://www.sarrera.ehu.es) be ikusi leikiez ikasleek.

Lehenengo datuen arabera, hau da, erreklamazio prozesuaren aurreko datuen arabera, EHUn unibersidadera sartzeko probetara aurkeztu diran 8.758 ikasletatik 8.548k gainditu dabe fase orokorra, beraz, ikasleen % 97,30ek aprobau dau. Proba horreek fase bi ditue: fase orokorra, unibersidadeko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dana, eta fase espezifikoa, borondatezkoa, fase orokorrean lortutako kalifikazinoa hobetzeko balio dauena.

Notak ikasleak matrikulau diraneko ikastetxeetako ordezkariei emon jakez gaur, hilaren 13an, eta UPV/EHUren webgunearen bidez (http://www.sarrera.ehu.es) be ikusi leikiez ikasleek.

Bigarren zuzenketea eskatzeko epea bagilaren 14tik 18ra da, eta emoitzak bagilaren 21ean ezagutuko dira. Erreklamazinoen prozesua bagilaren 29an amaituko da.

Bestalde, hautaproben ezohiko deialdia garagarrilaren 3, 4 eta 5ean izango da. Ohiko deialdian gainditu ez dabelako edo kalifikazinoa hobetu nahi dabelako deialdi ezohikora aurkeztu nahi dabenek barriro matrikulau behar dira (deialdi ohikorako egindako matrikulea ez da balioduna).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu