UEUren Eibarko udako ikastaroak prest

Bizkaie! 2013-06-13 11:56   jardunaldiak

40+1 ikastaro antolatu ditu UEUk aurten; horreetatik 20 Eibarren (UEUren egoitza akademikoan) izango dira. Iciarek adierazo dauen moduan: sei jakintza arloetan banatuta egongo dira: artea eta musikea, giza-zientziak, zientziak, injinerutzea eta teknologia, osasun zientziak eta gizarte zientziak eta azken hau izango da jakintzarik nagusiena.

Igazko egoera ekonomiko baltza tarteko dala, 41 ikastaro antolatu ditu UEUk, horreetatik 20 Eibarren eskainiko diranak. Udakoenak bat egiten dau dagoeneko martxan dauen Ni ere, UEU kanpaineagaz; horren bitartez UEU ezagutara emon nahi da eta proiektuagazko atxikimenduak jaso. Ikastaroei buruzko informazino guztia hemen.

Aurkezpenean Karmele Artetxek, UEUko Zuzendariak eta Irati Iciarek, UEUko Udako Ikastaroetako arduradunak hartu dabe parte.

Karmele Artetxek hartu dau lehenengo berbea: 'pozgarria da beste urte batez UEUren Udako Ikastaroak aurkezten egotea. Azken bi urteak UEUrentzat oso gogorrak izaten ari dira maila ekonomikoan eta egoera horretan gauzak antolatzen jarraitzea benetako ahalegina izaten ari da UEUn parte hartzen ari garen guztiontzat. Egoera honek, ostera, gure oinarri soziala indartzeko balio izan dau, eta horri esker, igaz azken garaietako ikastaro kopuru handiena eskaini bagenduan 40. urteurrena ospatzeko, aurten erronka horri eutsi eta 41 aurkezten doguz.

Lau hamarkada daroaz UEUk euskera eta unibersidadearen alde lanean. Denpora tarte horretan UEUk egindako ekarpena handia izan da: euskerea unibersidade esparruan lantzeko apustua egi bihurtzea, euskerazko hiztegi teknikoaren definizinoa, euskal komunidade zientifikoarentzat topagune izatea, proiektu barritzaileak martxan jarteko gaitasuna, unibersidade-mailako testugintzan eta formazinoan egiten dauen lan erreferentziazkoa eta, jakina, Euskal Unibersidadearen aldarria. Oraindino, barriz, UEUk badauela zer eginik uste dogu, eta etorkizunean UEUren ekarpena handia izan daitekeela sinisten dogu. Horregaitik jarri dogu martxan 'Ni ere, UEU' kanpainea martxan. Bertan hainbat persona ezagunek UEUren barri emoten dabe, lehen personan.

Aurretik be egoera larriak bizi izan doguz UEUn, eta orduan bezela, orain be aurrera egingo dogu. Izan be, gure bazkide eta hur doguzan erakunde eta banakoek erakusten deuskuen babesa eta laguntzinoa sekulakoa da, eta horrek beste hainbat urtez aurrera egiteko nahikoa indar emoten deusku. Aurtengo Udako Ikastaroak be horren isla izatea nahi dogu. UEUren lana ezagutara emon nahi dogu, jenteak ezagutu gaizala eta baita egiten dogun lana. Horretarako Udako Ikastaroak aukera ezin hobea dira. Dakiguna erakutsiko deutsugu. Konbidatuta zagoze danok.


40+1 ikastaro

Irati Iciarek, UEUko Udako Ikastaroen arduradunak berba egin dau ondoren, ikastaroei jagokezan zehetasunak azaltzeko: 41 ikastaro antolatu doguz aurten, inoiz baino gehiago. Halan da be, leloan 40+1 esaten dogu igazko arrakastea errepetidu nahi dogulako bai auzolanean izan genduan babesean bai eta matrikula kopuruan be. Azpimarratu nahi neuke ez dala erraza izan 41 ikastaro antolatzea, jasotako proposamen kopuru handia tarteko, gatxa izan da aukeraketea egitea, UEUren inguruan lanean dabilzan profesional taldeak zein UEUren beraren sail eta bazkideek proposamen interesgarriak bialdu deuskuezalako.

Danetara, 40+1 ikastaro antolatu ditu UEUk aurten; horreetatik 20 Eibarren (UEUren egoitza akademikoan) izango dira. Iciarek adierazo dauen moduan: sei jakintza arloetan banatuta egongo dira: artea eta musikea, giza-zientziak, zientziak, injinerutzea eta teknologia, osasun zientziak eta gizarte zientziak eta azken hau izango da jakintzarik nagusiena.

Iciarren esanetan, aurten hiru formatu desbardineko ikastaroak dagoz:

- Ikastaro espezializatuak: ikastaro honeek egiteko aurretik jakintza maila bat beharrezkoa da.

- Dibulgazinoko ikastaroak: Interes orokorreko ikastaroak dira eta jakintza maila zehatzik ez da behar.

- Garapen personaleko ikastaroak: ikastaro honeek persona moduan garatzeko balio dabe; galerak modu baikorrean biziten ikasteko adibidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu