Uxue Alberdik eta Alaia Martinek irabazi ditue G-puntua txapelketako azkenengo final zortzirenak
2011-10-10 13:07 BertsolaritzeaGipuzkoako Bertsolari Txapelketearen final zortzirenetako fasea astegoienean amaitu da. Zapatuan, Lasarte-Orian egin zan saioan Uxue Alberdi lortu zituan puntu gehien; eta, domekan, Irunen, Alaia Martin izan zan irabazlea.
'Hiri hartan izan zen' izenburukoa da Mikel Markezen lan barria
2011-10-07 16:45 MusikeaHiri hartan izan zen, oso lan beroa eta atsegina da, kantariaren ofizioa duintzen dauen disko bikaina. Grabazinoan, besteak beste, Pello Ramirez eta Arkaitz Miner, Erramun Martikorena, Eñaut Elorrieta eta Uxue Alberdi izan ditu lagun.
Brancusi eta Serraren arteko alkarrizketea dakar Guggenheim Museoak
2011-10-07 15:38 Kulturea2012ko apirilaren 15era arte egongo da Bilbon eskultore ezagun bien ganeko erakusketea, museoaren bigarren pisuan. Eskulturearen alorrean aintzindari izan dira Constantin Brancusi eta Richard Serra eta, 50 piezaren bidez, bien ibilbidea erakusteaz gan, alkarren arteko hartu-emonetan be sakontzen dau Guggenheim Museoak.
Urte berri on, amona!
2011-10-07 15:27 Zinema kritikakAkaso ez da pelikula borobila, izan be batzuetan erritmoak behera egiten dau eta gidoiak badauka hutsuneren bat, baina osotasunari erreparauta, pelikula ona da. Montserrat Carulla aktore katalanak ederto jokatzen dau bere papelea, eta beste guztiak be sano ondo egiten dabe, umeek bere bai.
Idatzizkoa eta ahozkoren arteko aldea aztertuko dabe Ahoa Bete Hots jardunaldietan, Villabonan
2011-10-07 12:50 jardunaldiakAhoa Bete Hots jardunaldien bigarren edizinoa aurkeztu dau Mintzola Fundazinoak. Idatziak ahotsa hartzen duenean izeburupean, zemendiaren 2tik 4ra, idatziaren eta ahozkoaren arteko aldea jorratuko dabe Villabonan. Mintzolak lau alkarteren laguntzinoa izan dau: Bertsozale alkartea, Euskal Herriko Antzerkizale alkartea, Ipuin Kontalarien taldea eta Euskal Kantuzaleen alkartea.
IbiPuntoZero lemapean, 2012ko maiatzaren 27an egingo da Ibilaldia
2011-10-06 18:48 Euskerea berbagaiIbiPuntoZero lemapean, 2012ko Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen aldeko jaia Trapagarenen egingo da, eta Meatzaldean ikasle kopurua nabarmen hazi dala gogoan hartuta, beste ikastetxe bat eregiteko dirua batzea izango dau helburu.
Iban Barrenetxeak Bratislavako Biurtekoko Ohorezko Plakea jasoko dau
2011-10-06 18:02 sariak-autortzakGaltzagorri Elkarteko lehendakari Aitziber Alonsoren eskutik jasoko dau Iban Barrenetxeak Bratislavako Biurtekoko ohorezko plakea datorren zapatuan, urriaren 8an, eguerdiko 12:00etan EIEPren (Euskal Irudigileen Elkarte Profesionala) Bilboko egoitzan (Santa Maria kalea 3, 1.B).
'Orbelak airez airez' gida didaktikoa eta kanta bildumea aurkeztu ditue Basaurin
2011-10-06 18:01 kulturbizOrbelak airez aire gida didaktikoa eta kanta bildumea aurkeztu dabe gaur Basauriko udaletxean. Ekitaldian Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko Euskara zuzendari Miren Dobaran izan da, eta beragaz batera, Basauriko alkate Andoni Busquet, Labayru Ikastegiko Adolfo Arejita, Juan Carlos Irizar Galdakaoko Udal Bandako zuzendaria eta Bixente Zelaia informatzailea. Aurkeztutako materiala Zuztarretik ahora! proiketuaren barruan dago.
Tomas Tranströmer, 2011ko Literaturako Nobel Saria
2011-10-06 15:43 sariak-autortzakSuediako Zientzien Errege Akademiak jakinarazo dauenez, Tomas Tranströmer (Stockholm, 1931) poeta, sikologo eta itzultzaile suediarrak irabazi dau 2011ko Literaturaren Nobel Saria. Hamahiru urtegaz hasi zan idazten eta 1954an argitaratu eban bere lehenengo poesia liburua: 17 dikter.
Brasil eta Arabiako erritmoak zein jazzagaz fusionautako popa eta tangoa VII. Poltsiko Musika ekimenean
2011-10-06 15:07 MusikeaFormato txikiko kontzertuen bitartez, ekimenaren helburua, ikus-entzule guztiei, hainbat herrialdetako musika jokerak erakustea da, bertoko taldeen edo gure urian bizi diran kanpoko musikarien eskutik.
Joxean Agirre kazetari eta idazle azpeitiarrak 'Zwei Frauen' nobelea argitaratu dau
2011-10-06 14:02 KultureaJoxean Agirrek Zwei Frauen (bi emakume) liburua aurkeztu barri dau Elkar etxeagaz. Augustin Zubikarai bekeari esker idatzi dau nobelea kazetari eta idazle azpeitiarrak. Fikzinoaren eta saiakerearen mugan dabilen testua da Zwei Frauen, lau atalatean banatuta, idazkera malgu eta irakurterrazean.
Xalbador Eguna Urepelen urriaren 8an eta 9an
2011-10-06 12:47 BertsolaritzeaAurten Xalbador eta Xabier Lete omendu guran, astegoien hunkigarria antolatu dau Deiadarra alkarteak urriaren 8an eta 9an. Xabier Lete 2010ean hil zan eta aurten beteko dira 35 urte Xalbador hil zala.
Steve Jobs Apple enpresearen fundatzailea hil da
2011-10-06 11:39Steve Jobs Appleko fundatzaile, eta iPod, iPhone, iPad eta beste hainbat produkturen sortzailea hil egin da, 56 urte zituala. Appleko administrazino kontseiluak ohar batean jakinarazo dau Jobsen heriotzea, eta haren bikaintasuna, pasioa eta energia goraipatu ditue, hainbat barrikuntzaren iturri izan da, eta mundua askoz hobea da Steveri esker.
Harrobia guneak gaur edegiko ditu ateak
2011-10-06 10:18 kulturbizHarrobiaren behin betiko aurkezpena gaur, hilak 6, izango da, 19.00etan. Ekitaldian Bilboko Udaleko, Foru Aldundietako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkari politikoekaz batera, profesionalak, auzoko alkarteetako ordezkariak eta beste hainbat konbidadu. The Hot Wok talde gasteiztarraren jazz, funk eta hip hop doinuekaz amaituko da inaugurazinoa.
II. BBK Jazz jaialdiak euskal jazz musikarien saioak eskainiko ditu Bilbon urrian zehar
2011-10-05 18:19 MusikeaBBK Jazz jaialdiaren bigarren edizinoa Bilboko BBK Aretoan egingo da urriaren 7, 8, 14 eta 15ean, euskal jazz musikari ugari eta kalidade handikoak izateak daukan balioa autortzeko helburuagaz.
Perretxikoak identifiketako zerbitzua eskainiko dau Bilboko Udalak
2011-10-05 17:49 Jan edanakPerretxikoak identifiketako zerbitzua edegiko dau Bilboko Udalak, urriaren 10etik zemendiaren 29ra arte. Zerbitzua Osasun eta Kontsumo Sailean egongo da zabalik, astelehen eta martitzenetan, 9:00etatik 11:00etara. Jaiegunak dirala-eta, urriaren 24an, 25ean, 31n eta zemendiaren 1ean ez da zerbitzurik egongo, baina bai, urriaren 26an eta 27an eta zemendiaren 2an eta 3an, eguaztena eta eguena izan arren.
Izarren Distira Uribe Kostako gazte sortzaileen bila dabil
2011-10-05 14:57Uribe Kostako gazteek Revolta Permanent rap taldearen bideokliparen grabazinoan extra moduan parte hartzeko aukerea izango dabe. Izan be, Kantuka single barriaren sustapen lanetan buru-belarri dabilz eta urrian grabazinoaren zati bat eskualdean bertan egingo dabe. Parte hartu nahi dauenak info@izarrendistira.com helbidera idatziz izena emon leike.
Agosti Xaho idazle eta politikariaren biografia argitaratu dau Eusko Jaurlaritzeak, hiru hizkuntzatan
2011-10-05 11:47 kulturbizAgosti Xaho idazle eta politikari zuberotarraren biografia aurkeztu barri dau Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Ekitaldia Hendaiako Abadia gazteluan izan zan, eta bertan izan ziran Blanca Urgell Kultura sailburua, Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Arnaud Villeneuve Atharratzeko alkatea eta Xabier Zabaltza liburuaren egilea.
Udal Musika Bandea eta Txistulari Bandea Bilboko publikoaren aurrean azalduko dira denporaldiari hasierea emonaz
2011-10-05 11:31 MusikeaEuskaldunako A1 Aretoan eta A3 Aretoan eskainiko diran emonaldien denporaldi barri hau (astelehen eta eguaztenetan, 20:00etatik aurrera) barrikuntza erakargarriz betetako 11 kontzertuk osotuko dabe. Zikloaren hasieran omenaldia egingo jake euskal musikako hiru klasikori: lehenengo kontzertuak Eduardo Gorosarri organu-jotzaile eta musikagilea omenduko dau gaur, hilak 5, A1 Aretoan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...