Eulalia Abaituaren 'Arratiako irudiak' erakusketea edegi dabe Areatzan
2013-06-13 11:13 KultureaEulalia Abaituaren Arratiako irudiak argazki-erakusketea edegi barri dabe Areatzako Gudarien Plazan dagoan erakusketa-aretoan. Erretratu guzti-guztiak Euskal Museoaren funts dokumentaletatik atera ditue. Garagarrilaren 31ra arte egongo dira ikusgai irudiok.
Eulalia Abaituaren Arratiako irudiak argazki-erakusketea edegi barri dabe Areatzako Gudarien Plazan dagoan erakusketa-aretoan. Erretratu guzti-guztiak Euskal Museoaren funts dokumentaletatik atera ditue. Garagarrilaren 31ra arte egongo dira ikusgai irudiok.
Amaia Basterretxea, Euskal Museoko zuzendariak, Josu Basozabal Areatzako alkateak eta Josune Ariztondo Kulturako foru diputaduak aurkeztu eben atzo erakusketea. Maite Jimenez komisarioa be bertan egon zan.
Erakusketako argazkien aukeraketea Euskal Museoan dagoen Eulalia Abaituaren funtsaren barrukoa da. Arratiako XX. mende hasierako hainbat gizon-emakume eta ohitura jasoten dituen irudien bildumea da. Eulalia Abaitua Ingalaterran hasi zan argazkiak egiten, han ikasi eban teknikea. Arratian ikusitako jentea agiri da bere erretratuetan, adin guztietako andra-gizonak, umeak, beharrean, baserri aurrean, kalean eta abar.
Eulalia Abaitua Bilbon jaio zan, 1853ko urtarrilaren 25ean, familia dirudunean. Maria Elvira Juliana izenagaz bataiatu eben, Bariko San Nikolas eleizan. Baina handik hilabetera ama hil jakon, Maria Eulalia Allende-Salazar Egia, eta etxekoak Eulalia deitzen hasi ziran, ama zanaren omenez. Ingalaterran egin eban egotaldian ezagutu eban argazkilaritzea. Gehien gustetan jakon materiala beirazko plaka estereostopikoa zan, positiboak eta negatiboak, 4,5x10,7 formatukoak, eta gelatina-bromurozko emulsinokoak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!