'Mistress games' zazpi kantako disko eklektikoa kaleratu dau Audience taldeak
2013-06-13 15:21 MusikeaAudience taldearen zazpi aleko lagina da Mistress games diskoa, boskotearen ibilbide naturalaren bildumea, hain zuzen be. Abiatu barri daben proiektuaren lehenengo emoitzea da. Bermeoko Kafe Antzokian joko ditue lehenengoz abesti barriak zapatuan, hilak 15.

Audience taldearen zazpi aleko lagina da Mistress games diskoa, boskotearen ibilbide naturalaren bildumea, hain zuzen be. Abiatu barri daben proiektuaren lehenengo emoitzea da. Bermeoko Kafe Antzokian joko ditue lehenengoz abesti barriak zapatuan, hilak 15.
Gaizka eta Ager Insunza, Hannot Mintegiak eta Mikel Sagarnak aurkeztu dabe kdisko barria prentsaurrekoan, Bilboko Kafe Antzokian. Amerikanua lanagaz hogei bat kontzertu emon ostean, euren-eurena dan proiektuari ekiteko gogoz egoan Audience, ha diskoa enkargua izan zan eta.
Proiektu zabal baten lehenengo pausua da Mistrees game lana, CD eta binilo euskarrietan aurkeztu dabena. Egitasmoa LP baten amaituko da, baina erdibide honetan EPa dakargu, azaldu dau Ager Insunzak. Joko bat proposau gura deutsie ganera entzuleei, izan be beharra hainbat euskarritan plazaratuko dabe.
Lehenengo zazpi kantok biniloan eta CDan dagoz. Biniloko B aldeko kantea euskarri horretan bakar-bakarrik kaleratuko dabe. Eta abuztuaren 5ean, taldearen webgunean, beste kanta bat jatsi ahal izango dogu, eta hori be holan besterik ez da egongo, azaldu dau.
Lan eklektikoa dala autortu dabe, ahots askokoa. Zazpi abesti barriotako bakotxa Audienceren erregistroen lagina dirala nabarmendu dabe. When I rule the world singlea Oiartzunen grabau dabe, Mikel eta Igor Eceizagaz; ganerako kantak Kaki Arkarazoren Garate Studiosen.
LParen grabazinoa abuztuan hasiko dabe, New Yorkeko Water Music estudio mitikoan, John Agnelloren gidaritzapean. Taldearentzat salto garrantzitsua da, aldaketa handia. Eta pozarren dagoz. Esperientzia desbardina izango da, ikasteko aukera bat da, adierazo dabe taldekideek. Bidea egin egiten dabilz, oraindino ez dakigu zelan gauzatuko dan, ganeratu dau Gaizkak.
When I rule the world singlearen bideoklipa be aurkeztu dabe. Hannot Mintegiak emon ditu bideoaren zehaztasun guztiak. Balsaren soinua eta zirkuko erritmoak ditu kanteak. Konpleju guztiak kendu doguz -argitu dau- eta garen modukoak agiri gara abesti honetan. Bideoklipa ikusi gura izan ezkero, hemen.
Bermeon izango da lehenego kontzertua, ostean, garagarrilaren 6an, Gernikako Lizeo Antzokian joko dabe. Urriaren 5ean, Bilboko Kafe Antzokian daukie kontzertua, ordurako AEBetan grabauko daben LPa prest izatea espero dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!