Mihinak euskeraz jantzan ipinteko prest Amurrion
2013-06-14 11:04 Euskerea berbagaiAmurrio euskaltzalez beteko da domekan, Araba Euskaraz Arabako ikastolen jai handian. Mihian kili-kili, euskaraz ibili lemapean, helburu argia dauka ekimenak: Aresketa Ikastolea handitu eta bertoko sarbideak hobetu.
Amurrio euskaltzalez beteko da domekan, Araba Euskaraz Arabako ikastolen jai handian. Mihian kili-kili, euskaraz ibili lemapean, helburu argia dauka ekimenak: Aresketa Ikastolea handitu eta bertoko sarbideak hobetu.
Araba Euskarazen hogeita hamaikagarren edizinoa hartuko dau Amurriok. Herritarrek lan handia egin dabe urte osoan, antolatzaileek eurek aurkezpenean nabarmendu ebenez, horregaitik kartel ofiziala makina bat amurrioarren erretratuekaz osotu dabe.
Adin eta gustu guztietarako egitaraua atondu dabe Aresketa Ikastolakoek. Lau gune izango dira aukeran, 10:00etatik aurrera: Parkea, Plazea, Irrien Lagunak eta Gazteak. Musikea, jantzea, umeentzako jokoak eta puzgarriak, Irrien Lagunaken ikuszkizunak, bertsolariak, Eusko Label produktuen dastaketea, laguntza txakurren erakustaldia, trikitilariak eta beste hamaikatxu kontu egongo dira ibilbidean zehar.
Araba Euskarazeko kontzertuetan Aresketako ikasle izandako hainbat musikari ikusiko doguz, hain zuzen be Ostara, Izargi, Iñaki Plaza & Band, Izate Faltsua eta Mandoilek banden zuzenekoetan. Horrezaz aparte, Gozategik, Hesianek eta Erramun Martikorenak be Amurrion kantauko dabe.
Arabaz Euskarazeko egitaraua eta ibilbidea, hemen.
Eta kantearen bideoklipa ikusi gura izan ezkero, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!