Alex Txikon K2ra abiatuko da, bere hamaikagarren zortzimilakoaren bila
2013-06-14 15:37Aurretik egindako bi saiakeretan ondo ezagutzen dauen Cesen ibilbidetik ekingo deutso gorako bideari, oraingoan tontorrera heltzeko asmoz. 2004an, 7.400 metrora heldu zan eta 2011an, gau bi egin zituan laugarren kanpamentuan 8.000 metrora. Eskalada garbi eta seguru bategaz gozetako ibilbide onena dala dino Txikonek.

Alex Txikon mendizale lemoarra Pakistango Karakorum ingurura itzuliko da munduko bigarren mendi altuena dan K2 (8.611m) igoteko asmoz. K2ko gailurra euskal mendizalearen hamaikagarren zortzimilakoa izango da eta denporaldiko bigarrena, pasa dan hilean Lhotseko tontorra (8.515 m) zapaldu eta gero, Nuptsera (7.860 m) bi saiakera egin ondoren. 12 urte nituanetik amesten dot mendi horregaz, loa kentzeraino amestu be; bertikalena eta zorrotzena da, adierazo dau mendizale bizkaitarrak eta jakitun da, exigentzia maila zein arriskua handiak izango dirala. Bihar, zapatuan, bagilak 15, abiatuko da Pakistanera abuztuaren 3ra arte. Egun horretantxe amaituko da Ferran Latorre mendizale kataluniarragaz eta Felix Garcia galiziarragaz batera egingo dauen espedizinoa.
Bizkaia Gailurrean Bilbotik Lhotsera Euskaraz bere azkenengo espedizinotik itzuli zala bi aste pasau diranean, barriro ekingo deutso mendizale lemoarrak, K2 mendiaren tontorrera heltzeko erronkeari. Lhotseren tontorrera heldu eta Nuptseren tontorretik 30 metrora gelditu eta gero, munduko bigarren mendi altuena dauka gogoan Alex Txikonek. Aurretik egindako bi saiakeretan ondo ezagutzen dauen Cesen ibilbidetik ekingo deutso gorako bideari, oraingoan tontorrera heltzeko asmoz. 2004an, 7.400 metrora heldu zan eta 2011an, gau bi egin zituan laugarren kanpamentuan 8.000 metrora. Eskalada garbi eta seguru bategaz gozetako ibilbide onena dala dino Txikonek. Ilusinoz beteta, gogotsu dago da eta lagun onez inguratuta egingo dau espedizinoa.
2013, azpimarratzeko urtea, Azkue Fundazioa eta GazteBizzegaz batera
Alex Txikon mendizalea, munduko mendirik altuenez gozetako bere erronkeagaz aurrera doa, beti be, estilo garbian eta aitzindarien balioakaz konprometiduta: alkartasuna, talde-lana eta kide izatearen sentimendua. Neguan Laila Peak (6.096 metro) izan eban jomuga Jose Manuel Fernandezegaz batera eta udabarrian, barriz, José Carlos Tamayo eta Juanra Madariagagaz Nuptse eta Lhotse izan ditu helburu.
Oraingoan Ferran Latorre eta Felix Garcia izango ditu bidaide, lagun onak hirurak eta estilo konprometituenean dabilzan pasinoz beteriko eskalatzaileak.
Aurtengo espedizinoetan teknologia barriak erabiliz euskerea bultzatzeko Azkue Fundazinoagaz eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria Sailagaz, Gaztebizzegaz sinatutako akordioa be aurrera doa.
Alpinismoaren balioak eta bere lurreko kide izatearen sentimendua buztartzen jarraituko dau beraz euskal mendizale lemoarrak, eta zelan ez, bere esperientziak sare sozial, dokumental eta berbaldi bidez alkarbanatzen jarraituko dau. Azkue Fundazinoak eta Gaztebizzek, euskal gazteriaren artean komunikazino plataforma barriak sustatzeko aukerea daukie ikastaroak antolatuz, herri-ekimenak babestuz edota euskereagaz lotutako lan tresna barriak diseinatuz Alex Txikonegaz batera.
Txikon Xtreme, mendiko balioak pantaila txikian
Pakistan aldera joan arren, Alex Txikon euskal mendizalea, gure artean izango da bagileko domekatan Txikon Xtreme telebista saioagaz. Azken aldian egindako espedizinoak barrutik ezagutzeko aukerea izango dogu ETB1en. Mendian alkartasuna sentidutea bezain garrantzitsua da alkartasun hori etxean be igartea. Danon babesa behar dot, zeuek be zeuon etxeetatik nire erronketan laguntzen nozuelako. Bagilren 9ko lehenengo emonaldiak arrakasta nabarmena izan eban sare sozialetan eta, horren erakusgarri, #TxikonXtreme traolak 179.000 personakana heltzea lortu eban. Orain, erronkea, sareetako arrakasta hori telebistako ikus-entzuleetara be igarotea da. Hurrengo hitzordua domekan izango da, bagilaren 16an, ETB1en 21:00etan eta bigarren dokumentala: Nuptse Lhotse, gailurretik haratago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!