UPV/EHUk, Jakin Taldearen laguntzaz, Karlos Santamariaren idatzizko lana gaurkotu eta osotu dau
2013-06-12 18:49 kulturbizEuskal Herriko Unibersidadeak, Jakin Taldearen laguntzaz, Karlos Santamaria eta haren idazlanak izeneko proiektua osotzen daben hiru liburuak eta webgunea aurkeztu ditu. Proiektuak Santamariaren obra eta pentsamendua aztertzen ditu.
Euskal Herriko Unibersidadeak, Jakin Taldearen laguntzaz, Karlos Santamaria eta haren idazlanak izeneko proiektua osotzen daben hiru liburuak eta webgunea aurkeztu ditu. Proiektuak Santamariaren obra eta pentsamendua aztertzen ditu. Karlos Santamaria euskal unibersidadearen aitzindari ohoretsua izanik, UPV/EHUk Honoris Causa doktore izentau eban.
Aurkezpen-ekitaldian honako honeek parte hartu dabe: Ana Arrieta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak; Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak; Ana Arrieta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak; Joan Mari Torrealdai Jakin Taldeko arduradunak; Antton Santamaria UPV/EHUko irakasle eta Karlos Santamaria zanaren semeak; eta, Gidor Bilbao UPV/EHUko irakasle eta proiektuaren koordinatzaileak.
Carlos Santamaria eta haren idazlanak
Gipuzkoako Foru Aldundiak Jakin Taldeari emon eutson 1991tik 1994ra bitartean Karlos Santamariaren obra eta pentsamendua batu, sistematizau eta aztertzeko enkargua. Orain, pausu bat gehiago emonez, UPV/EHUk webgunearen eta papelezko edizinoaren bidez, haren lana eta pentsamendua, gaurkotua eta osotua, ezagunago egitea bilatzen dau.
Oraingo argitalpen barrituak aurkibide tematikoa eta izen aurkibidea ez eze 53 artikulu gehiago, 22 alkarrizketa barri eta material grafiko ugari ditu.
Sarean
UPV/EHUk www.ehu.es/santamaria webgunean Carlos Santamariaren 1.000 idazlan ipini ditu:
- 966 artikulu (lan periodistikoak, saioak, komunikazinoak eta alkarlanean egindakoak dira).
- 30 alkarrizketa.
- 4 liburu.
Berak idatzi ebanaz gan, hainbat adituk Karlos Santamariaren obra eta pentsamenduari buruz idatzitakoak be batzen dira. Holan, Joxe Azurmendik Santamariaren pentsamendua bere osoan aztertu dau, eta Paulo Agirrebaltzategi, Xabier Apaolaza, Joan Mari Torrealdai, Xabier Eizagirre, Andoni Ibarra eta Joseba Intxaustiren monografikoek alderdi zehatzagoak aztertu ditue. Aitatutako webgunean, orobat, Karlos Santamariaren argazkiak eta hari eginiko zenbait alkarrizketa dagoz.
Papelezko edizinoa
Papelezko edizioan hiru liburu argitaratu dira: Santamariak euskeraz argitaratu eban guztia batzen da lehen liburukian, eta beste bietan haren obra eta pentsamenduari buruzko azterketak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!