Surgeon DJ britainiarra, GauArt saio elektronikoko protagonistea Artiumen

Bizkaie! 2013-05-08 11:40   Musikea

Anthony Child produktore eta disc-jockey britainiarra, Surgeon izenez ezagutzen doguna, da maiatzeko GauArt saioko kartelburua maiatzaren 10ean, Gasteizko Artium museoan. Eszenatokian lagun izango ditu El_Txef_A eta Kasper musikariak. Emonaldia 22:00etan hasiko da.

Anthony Child produktore eta disc-jockey britainiarra, Surgeon izenez ezagutzen doguna, da maiatzeko GauArt saioko kartelburua maiatzaren 10ean, Gasteizko Artium museoan. Eszenatokian lagun izango ditu El_Txef_A eta Kasper musikariak. Emonaldia 22:00etan hasiko da.

Aurreko saioetan lez, GauArt Artiumen hasi eta JimmyJazz aretoan amaituko dira kontzertuak. Artiumen, ganera, ikusgai dagozan erakusketez gozetako aukerea izango da. Disc-jockeyek eszenatoki eta ordutegira egokituko ditue emonaldiak, halan saioak desbardina dira, eta alkarren osogarriak, antolatzaileek azaldu dabenez.

Surgeonek nazinoarteko eszena elektronikoko ibilbide oparo eta interesgarrienetakoa eregi dau. 60ko alemaniar rock esperimentala gainditu ostean, Child-ek bere soinua sortu dau. Bakarka edo British Murder Boys taldeagaz, harrera sano ona izan daben disko eta nahasketak produzidu ditu. Birmingham uriko House Of God aretoko DJ egoiliarra izan da, eta Berlingo Tresor-en bere bai hiru urtean.

El_Txef_A musikariak, edo Aitor Etxebarriak, igaz argitaratutako Slow Dancing in a Burning Room lanagaz egin da ezagun. 2011n ateratako She Kissed Me First diskoak be harrera sano ona euki eban, baina Fiakun etxeagaz kaleratutakoak eragin handiagoa izan dau, Sonar Jaialdian ikusi zanez.

Gasteizen bizi da Kasper DJ-ak osotuko dau egitaraua. Madrilgo Rdt (Rave del túnel) taldeko kidea da. Egitura sinpleak, sintetikoak, ditu gogoko, bajuak eta elementu erritmikoak nagusi.

Sarrerak 12 euroan dagoz salgai, Artium, Hor Dago!, Gora Taberna, VSD y en la página web www.kulturalive.com-en. Txartel horregaz JimmyJazz aretora sartu ahal izango dabe, gau horretan, 1:00etatik aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu