Hemen da Arrigorriagako Nazinoarteko 18. Clown eta Pailazo Jaialdia
2013-05-07 15:44 KultureaHamaika proposamen dakarz aurten Arrigorriagako Nazinoarteko Clown eta Pailazoen Jaialdiak, maiatzaren 10etik 12ra. Publiko guztientzako eskaintzea atondu dabe, ume zein helduentzako. Formatu edegia eta parte-hartzaile emon deutsie 18. edizinoari.
Hamaika proposamen dakarz aurten Arrigorriagako Nazinoarteko Clown eta Pailazoen Jaialdiak, maiatzaren 10etik 12ra. Publiko guztientzako eskaintzea atondu dabe, ume zein helduentzako. Formatu edegia eta parte-hartzaile emon deutsie 18. edizinoari.
Amagoia Garaizabal jaialdiko zuzendaria eta Arrigorriagako Kultur teknikariak, Asier Albizua alkateak eta Gonzalo Olabarria Aldundiko Kultura Zuzendariak aurkeztu dabe jaialdia Bilboko Rekalde aretoan.
Arte eszenikoak kalera atera gura ditu Arrigorriagako Nazinoarteko Clown eta Pailazoen Jaialdiak, artea kalera hurreratzea da gure asmoa, adierazo dau Asier Albizuak. Eguneroko bizimoduan etenaldi bat egin, eguneroko estutasunak eta ardurak ahaztu, hori da gure proposamena, ganeratu dau. Aurten 300 lanetik gora jaso ditue, horren arten aukeratu ditue ikusgai izango diran hamaika beharrak.
Barikuan abiatuko da Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Jaialdia, 19:00etan, Udaletxe Plazan. Kataluniako Estropizio konpainiako kideak trapeziora igon eta Contxita y Merzeditas eta Entropia piezak eskainiko ditue. Ostean, Jon Zabalek El suceso azalduko dau, izan be ikusleen pentsamendua kontroletako kapaza da-eta mago ezagun hau.
Zapatuan, goiz eta arrasti izango dira ekitaldiak. Por humor al arte talde madrildarrrak Ekialde urruneko lurraldeetaraino eroango ditu ikusleak Kajaestan-eko fakirra eta jantzariaren istorioagaz. 18:30ean, Tiritirantesek zirkuko hainbat teknika erakutsiko ditu Patas ariba lanean, oreka ariketak, malabareak, trapezioa...
Frantziako Colas Rouanet eta Kataluniako David Batllo malabaristek saio ikusgarri bana egingo dabe pelotatxuekaz, baina euren artean guztiz desbardinak, Amagoia Garaizabalen esanetan. Pirineos de Circo plataforman sartu barri da Arrigorriagako jaialdia, eta horri esker datoz artista biak jaialdira. Rouanetek zapatuan egingo dau emonaldia, 19:30ean, eta Batllok, domekan, 13:30ean.
Euskal Herriko talde bi izango dira Arrigorriagan, Malas Compañías eta Zanguango Teatro. Konpainia biek domekan, hilak 12, aurkeztuko ditue euren lanik barrienak, Malas Compañiasek Orsai zirkuko arteen ikuskizuna, eta Zanguangok, Aquí va a pasar algo saio komiko-poetikoa.
Belgikako D´Irque & Fienek itxiko dabe zapatuko egitaraua. Carrousel des moutons eszenarauko dabe, akrobaziak egiten dituan pianoa eta trapezio bihurtu dan inarra protagonista. Eta jaialdiko azkenengo proposamena urrunetik dator, Australia eta Israeletik hain zuzen be, Circo Pitanga bikotearen Rêves d´êtê zirku-antzerki ikuskizunagaz.
Ikusle barriak sortzea be, harrobia egitea, Albizuaren berbetan, sano garrantzitsua da. Horregaitik ume eta gazteentzako tailerrak atondu ditue Arrigorriagan. Barikuan, egun osoan, bertoko umeek malabare eta clown ikastaroa egingo dabe. Eta, gazteentzako, eskrima zinematografikoa edo artistikoa dalakoa erakutsiko dau Luciano Federico artisteak, Gaztegunean.
Saio guztiak Udaletxeko Plazan eta Joan XXIII. Plazan egingo dira, euria egin ezkero, kiroldegian. Eguraldi eskasa egiten badau egitarauaren % 100 beteteko moduan gagoz, lasaitasuna emoten deusku horrek, Amagoia Garaizabalek adierazo dauenez.
Arrigorriagako 18. Nazinoarteko Clown eta Pailazoen Jaialdiarem egitaraua osoa, hemen, eta konpainiei buruz, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!