Badator 'Interbentzioak Deustuko zubian' proiektuaren bigarren edizinoa

Bizkaie! 2013-05-09 12:34   Kulturea

Barikuan, maiatzak 10, 19:00etan, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolan, Interbentzioak Deustuko zubian proiektu artistikoaren bigarren edizinoari hasierea emongo jako. Ekimenean UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeagaz loturea daben 23 ikasle eta ikerlarik parte hartuko dabe.

Barikuan, maiatzak 10, 19:00etan, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolan, Interbentzioak Deustuko zubian proiektu artistikoaren bigarren edizinoari hasierea emongo jako. Ekimenean UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeagaz loturea daben 23 ikasle eta ikerlarik parte hartuko dabe eta, bigarren edizino honetan, zazpi esku-hartze artistiko egingo ditue Deustuko zubia altzetako makinak dagozan etxolan eta beste 16 Deustuko zubiaren oinarrian kokatutako geletan.

Juan Pablo Orduñez MawatreS da proiektu honen sortzailea eta zuzendaria eta Arantza Lauzirika, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko Artea eta Teknologia Saileko irakaslea, koordinatzailea. Ekimena, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzearen, Kontestua.org ikerketa-proiektuaren eta Bilboko Udalaren parte-hartzeagaz gauzatuko da.

Proiektu honek inguruak iruntsitako lehenaldi industrialaren elementu hau (Deustuko Zubia) berreskuratu nahi dau hainbat interbentzino artistikoren eszenatoki lez erabilteko. Proiektua irailera arte luzatuko da eta, hiru astero, interbentzio barri bat aurkeztuko da Deustuko zubia altzetako makinak dagozan etxolan eta, bestalde, Deustuko zubiaren oinarrian kokatutako geletan egingo diran ekimenek egun bateko iraupena eukiko dabe.

Gauzak holan dirala, bariku honetan inaugurauko dan lehen esku-hartzea Antonio Barearen Acantilado izango da. Egileak berak azaldu dauenez, geografiak banatutako eremu bi azpiegiturek bat egiten daben paisajearen hausnarketa eta subersino izan nahi dau proposamen honek. Tolestuta dagozan aluminiozko 275 piezak osotzen dabe lan hau, erliebe topografiko itxuran eta altuera desbardinetan jarrita. Esku-hartze hau maiatzaren 10etik 30era bitartean egongo da ikusgai.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu