Dana Fuchsek disko barria aurkeztuko dau Getxo-Blues jaialdian
2013-05-07 11:11 MusikeaDana Fuchs abeslariak Bliss Avenue disko barria aurkeztuko dau Getxoko 25. Nazinoarteko Blues Jaialdian. Estadubatuarrak, egungo blues eszenako etorkizun handiko ahotsak, garagarrilaren 19an kantauko dau Getxoko jaialdian (Garagarrilaren 18tik 20ra, Algortako Biotz Alai plazan). Kontzertuetarako sarrerak maiatzaren 31tik aurrera egongo dira salgai.
Dana Fuchs abeslariak Bliss Avenue disko barria aurkeztuko dau Getxoko 25. Nazinoarteko Blues Jaialdian. Estadubatuarrak, egungo blues eszenako etorkizun handiko ahotsak, garagarrilaren 19an kantauko dau Getxoko jaialdian (Garagarrilaren 18tik 20ra, Algortako Biotz Alai plazan). Kontzertuetarako sarrerak maiatzaren 31tik aurrera egongo dira salgai.
Dana Fuchsek (1976, New Jersey) jarduera profesionala New Yorken hasi eban John Diamond gitarra-jotzaileagaz eta beragaz Dana Fuchs Band sortu eban. Epe laburrean uriko blues klub garrantzitsuenetan joten hasi zan, batzuetan artista handiakaz: John Popperregaz, James Cottonegaz eta Taj Mahalegaz, besteak beste. Garai horretan konposatzen be hasi zan. Fuchsen abestiak zenbait filmetan agertu dira, esaterako Across The Universe ospetsuan.
Hasieratik estilo bizia erakutsi dau Fuchsek eta bere musikan bluesa, rocka eta soula buztartzen ditu. Etta Jamesen eta Aretha Franklinen mailako artista handiak hartzen ditu oinarri eta kritikoek Janis Joplin abeslari handiagaz parekatzen dabe, izan be, artista hori antzeztu eban Fuchsek Love, Janis Broadwayko musikalean.
Orain arte, hiru disko kaleratu ditu: Lonely for a Lifetime (2003), Live in NYC (2007) zuzenekoa eta Love to Beg (2011). Datorren garagarrilaren 9an kaleratuko dan Bliss Avenue gehituko jako haren diskografiari eta Getxoko jaialdira joango diran zaleek disko horretako kantakaz gozetako aukerea izango dabe. Segurutik, Fuchsen saioak ikusmin handia sortuko dau, ez bakarrik disko barria aurkeztuko dauelako, baita igaz azken orduan jaialdi bizkaitarrean programautako kontzertua bertan behera itxi behar izan ebalako be.
Bliss Avenue izeneko diskoagaz beste norabide bat hartu dau Fuchsen jarduereak, baina ez estiloari jagokonez. Eduki humanistea daben disko barriko berbek erakutsi dabe Fuchsen bilakaerea musikagintzan. Kantuetan oso istorio personalak agiri dira; horreetako protagonistek sufrimendu handia dabe eta zorionaren bila dabilz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!