Finalak zain Leioako XIII. Pop Rock Lehiaketan

Bizkaie! 2013-05-08 14:24   Musikea

Metal eta Pop Rock modalidadeetan finalak baino ez dira falta; Metal arloan, Incursed (Arrigorriaga) eta Unbreath (Erandio) taldeak sartu dira finalean; Pop Rock kategorian, barriz, Cromatica Pistona (Madril) eta Sons of Meteora (Bartzelona).

Leioako XIII. Pop Rock Lehiaketan, danetara, 109 taldek hartu dabe parte. Honezkero, Metal eta Pop Rock modalidadeetan finalak baino ez dira falta; Metal arloan, Incursed (Arrigorriaga) eta Unbreath (Erandio) taldeak sartu dira finalean; Pop Rock kategorian, barriz, Cromatica Pistona (Madril) eta Sons of Meteora (Bartzelona).

Finalak Leioako San Juan jaietan izango dira bagilaren 21, 22 eta 23an.

Ganerakoan, Euskerazko abestirik onena sari berezian, Brigada Improductiva (Iruñea) taldearen Niña kantua izan da irabazlea.

Beste alde batetik, Striknina (Leioa) izan da Leioako Udala saria irabazi dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu