Nafarroako Gobernuak Euskerearen Kontseiluko hamasei kide izentau ditu
2013-05-09 18:27 Euskerea berbagaiNafarroako Gobernuak Euskerearen Kontseilua osotuko daben hamasei kideren izenak jakinarazo ditu. Kide horren artean Andres Iñigo dago, Euskaltzaindiaren izenean, Akademiak berak adierazo dauenez. Nafarroako Euskerearen Kontseiluaren buru José Iribas Hizkuntza kontseilaria izango da.
Nafarroako Gobernuak Euskerearen Kontseilua osotuko daben hamasei kideren izenak jakinarazo ditu. Kide horren artean Andres Iñigo dago, Euskaltzaindiaren izenean, Akademiak berak adierazo dauenez. Iñigo Euskaltzaindiko Nafarroako ordezkaria da, eta lau urterako izentau dabe. Nafarroako Euskerearen Kontseiluaren buru José Iribas Hizkuntza kontseilaria izango da.
Euskerearen Kontseiluko ganerako kideak ondokoak dira: José Pablo Sotes, Nafarroako Unibersidade Publikoko ordezkari; Luis Echarri, Nafarroako Unibersidadearen izenean; Mikel Aranburu, Eusko Ikaskuntzakoa; Enrique Maya, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazinokoa; Pello Mariñelarena, Nafarroako Ikastolen Federazinokoa; eta Gabriel Imbuluzqueta, Nafarroako Prentsa Alkarteko ordezkari. Horreek guzti horreek lau urteko agintaldirako izentau dira.
Horrezaz aparte, Nafarroako Gobernuak kide bi gehiago aukeratu ditu, euskerearen sustapena helburu daben kultur alkarte edo gizarte ekimenetako ordezkari: Ikastari kultur alkarteko José Ramón Olano eta Nafarroako Topaguneko Oscar Zapata.
Ganera, lau urterako izendtau ditue euskerearen nahiz euskal kulturearen arloan ospe handia daukien zazpi lagun: Asier Barandiaran irakaslea; Mikel Belasko hizkuntzalaria; Orreaga Ibarra irakaslea; María del Mar Larraza irakaslea; Patziku Perurena idazlea; Josu Reparaz Lizarra ikastolako zuzendaria; eta Garbiñe Urreizti Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko zuzendaria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!