'Egunsenti berri baten bila', Zain laukote berriztarraren disko barria
2013-05-09 15:51 MusikeaPopetik baino, rocketik hurrago dabil Zain talde berriztarra Egunsenti berri baten bila laneko hamaika kantetan. Indarra, abiadurea eta gozotasuna dario laukotearen bigarren lanari. Durangoko Plateruena kafe antzokian aurkeztuko dabe jentaurrean behar barria, bagilaren 1ean, 22:00etan.
Popetik baino, rocketik hurrago dabil Zain talde berriztarra Egunsenti berri baten bila laneko hamaika kantetan. Indarra, abiadurea eta gozotasuna dario laukotearen bigarren lanari. Heldutasun puntu bategaz musika munduan aurrera egiteko gogotsu datoz. Durangoko Plateruena kafe antzokian aurkeztuko dabe jentaurrean behar barria, bagilaren 1ean, 22:00etan.
Zain taldeko kideak izan dira aurkezpenean, Unai Uribe (ahotsa eta gitarrea), Asier Cosme (gitarrea eta koroak), Joshua Froufe (bateria eta koroak) eta Alberto Sanchez (bajua eta koroak), eta Baga-bigako Ritxi Aizpuru izan dabe lagun.
Melodia gitxiago, rock gehiago eta metal apur bat, horrexek dira Egunsenti berri baten bila beharraren osogai nagusiak. Kanten berbak be gehiago landu dituela autortu dabe prentsaurrekoan, eta lan horrek emoitzak ekarri dituala, ganera. Bai musikea bai hitzak taldean egin ditue, lagunak gara, ordu asko sartu doguz kafe artean diskoa egiteko.
Heldutasuna igarten jako taldeari. Klaru daukie, Unaik nabarmendu dauenez, zer gustetan jakien, eta musikan aurrera egin gura dabela. Lehenengo diskoagaz ikasitako guztia bigarren honetan erabili dabe, hobetzeko. Batez be estudioko orduak aprobetxetan ikasi dau laukoteak. Kantak estudiora landuago eroan behar dira ikasi dogu, entsegueta maketa txikiak egiten doguz orain, azaldu dabe. Buelta gehiago emon deutsiez oraingoan euren lanari.
Mezu positiboa emon gura dau Zainek, aurrera egiteko grinea. Ideia barriei lekua itxi, aldatu. Aldaketek esfortzua eta bildurra ekarri arren, aurre egiteko prest dago taldea. Gizartea izoztuta dago, diskoko azalean hori adierazo nahi izan dogu -argitu dau Unai- baina barruan taldearen argakzi bat sartu dogu, bestelakoa. Zainek topau dau bere bidea, gure errepide propioa, eta hasi da pausuak emoten.
Martia eta apirila artean grabau dabe diskoa, Aitor Ariño teknikariaren gidaritzapean, Berrizko Lorentzo Records estudioan.
2010ean Gaztea maketa lehiaketa irabazi eben, ... eta galdetzen nahiz nora goazen, beste mundu bat egin nahi nuke, aitzakirik gabeko gizarte arruntez... lanagaz. Urte berean BBK Live jaialdian joteko aukerea izan eben.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!