Txinatarra, maitatua ez dan turista gogokoena

Zigor Aldama 2013-05-10 12:18   Bidaide

Txinako turisten indar eta susperraldiaren erakusgarri, 2012an, turista txinatarrek alemaniarrek baino gehiago gastau eben atzerrira egindako bidaietan, aurreko urtean baino % 41 gehiago, gitxi gorabehera -80.000 miloe euro-; gaur egun mundu osoko turismoaren industriaren helburu bihurtu dira txinatarrak.

Zhang Ran sano emozionauta dago. Bizitzan lehenengo aldiz atzerrira doa bidaian. Zhengzhou uriko gazte honek estutasunak pasau ditu eta urte bi egin ditu aurrezten baina azkenean txikitatik eukan amesa beteko dau. Gure gurasoek jaioterria baino ez dabe ezagutu baina zorionez gaur egun mundua ezagutzeko aukerea daukagu gazteok. Nire amesa beti izan da AEBetara edo Europara joatea baina apur bat itxaron beharko dot oraindino adierazo dau irribarrea ezpanetan. Euroak gaur egungo maileari eusten badeutso -8 yuan inguru- eta berbea emon eustien moduan, beharrean lanpostu hobea jasoten badot, akaso, urte bi barru edo Parisera edo Londresera joan ahala izango naz, horrexek dira gehien erakarten naben uriak gaur egun.

Oraingoz, mapamundiari begirada bat baino gehiago emon ostean eta lagun eta lankideen makinatxu bat gomendio entzun ondoren, aurrekontua zorrotz aztertu eta Zhang gazteak Tailandiara joatea erabagi dau. Asiako hego ekialdeak aparteko interesa sortarazo dau txinatarrengan eta mundu mailako turismoan aldaketa sakona eragiten dagoan bidaiariaren profileko lagunak ugari dira, persona gaztea, kaletarra, klase ertainekoa eta urtean dituan opor egun urriak bidaia antolatuan bete-betean disfrutau gura dituana. Txinako bidaia-agentzien % 5ek baino ez ditu herrialdearen mugetatik kanpoko bidaiak eskaintzen baina igaz aitatu agentzien irabazi guztietatik % 22koa izan zan bidaia horreetatik ataratako irabazia.

Txinako turisten indar eta susperraldiaren erakusgarri, 2012an, turista txinatarrek alemaniarrek baino gehiago gastau eben atzerrira egindako bidaietan, aurreko urtean baino % 41 gehiago, gitxi gorabehera -80.000 miloe euro-; gaur egun mundu osoko turismoaren industriaren helburu bihurtu dira txinatarrak. Herrialde aurreratuagoetan krisitik urten ezinik dabilzan bitartean, Txinan hazkundeak ez dau goia jo eta gero eta Zhang moduko gero eta jente gehiago dago atzerrian dirua gastetako prest.

Aitatu gazteak 10 egunetan uriburuko leku esanguratsuenak bisitau eta herrialdearen hegoaldeko hondartza zoragarri eta ur gardenetan be egonaldia egingo dau. Talde handian joango dira eta arazoa baino mesedagarria izango da hori. Hizkuntzeagaz arazoak izaten doguz eta, beraz, seguruagoa, merkeagoa eta erosoagoa da, gida bategaz goaz eta gure ardura bakarra gozetea izaten da azaldu dau China Mobile konpainiako telekomunikazinoetako enpresa azpikontratatu bateko beharginak. Hiru eta lau izarreko hoteletan egingo dabe lo eta erosketak egiteko tarte laburren bat baino ez dabe eukiko libre. Baina seguru nahikoa izango dala esan dau Zhang-ek.

Txinako turistea harribitxia da aisialdiaren industriarako. Oporretan egun gitxi egiten ditue baina gastetako orduan onenak dira. Datu lez baino ez bada be, 2010ean, Txinako herritarrek (% 15) errusiarrek (-%17) baino tax free produktu gehiago erosi zituen Europan; batez beste, 1.500 euro gastetan ditue turista txinatarrek bidaia bakotxean. Horregaitik turismo sektoreko enpresariek asko maite ditue txinatarrak. Tokiko herritarrek, barriz, ez ditue inguruan nahi. Euren jokabidea ez jaku gustetan, errespetu gitxi erakusten dabe eta oso zaratatsuak dira. Baina egia da Txinako bisitariei esker salmentak asko hazi dirala azken aldian eta horri esker Mendebaldetik datorren krisiari zeozelan aurre egiten gagoz azaldu dau txinako bidaia-agentzia bategaz kolaboretan dauen Tailandiako beste bateko arduradunak, izenik agertu nahi ez badau be.

Izan be, turista txinatarren ohiko jomugea dan Hong Kongen, berbarako, maila politikora heldu dira herrialdeen arteko tirabirak. Jenteak bidaiari txinatarren oparotasun ekonomikoa nahi dabe baina oraindino ez ditue begi onez ikusten adierazo dau Hong Kongeko Turismo Bulegoko arduradun Terry Chen-ek. Txinatarren ohiturak, garbitasun eta urkoagazko errespeturako erispideak eta abar ez datoz bat bertakoakaz eta horren ondorioz, Txinak aparteko ahalegina egin beharko leuke bere herritarren hezkuntzan, hain irudi eskasa ez deien emon.

Gaiaren harian, umeak leku publikoetan, baita hegazkin barruetan be kaka egiten agiri diran argazkiek polemika eta eztabaida beroa eragin dabe eta Weibo (Twitter txinatarra) sareko erabiltzaile batek dinoanez, zer gura dogu ba, oraintsura arte txinatarrek zelaian egin baditue kaka eta txisa. Yin-yanga be holan izaten da: mundu guztiak gura dau txinatarraren dirua baina inork be ez ditu hur ikusi gura, izan be, pasetan diran lekutik ez da bedarra barriro hazten.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu