Basarri-ren omenez hainbat ekitaldi egingo dira maiatzean Zarautzen
2013-05-07 18:17 BertsolaritzeaMaiatzeko egitarauari jagokonean, lehen ekitaldia aste honetan bertan izango da: maiatzaren 9an, hain zuzen, Pello Esnalek eta Nikolas Zendoiak Basarri. Hitza eta itzala berbaldi-musikatua eskainiko dabe; arratsaldeko 19:00etan izango da, Sanz Enea Kultur Etxean.
Aurtengo zemendian ehun urte beteko dira Iñaki Eizmendi Basarri (Errezil, 1913 - Zarautz, 1999) bertsolari, kazetari, idazle eta ohorezko euskaltzaina jaio zala. Hori dala-eta, urte osoan zehar haren omenezko egitarau zabala atondu dabe Zarauzko Udalak eta Motxian Bertso Eskoleak, Zarautz Abesbatza, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Bertsozale Alkartea eta Foru Aldundia erakundeakaz batera. Maiatzeko egitarauari jagokonean, lehen ekitaldia aste honetan bertan izango da: maiatzaren 9an, hain zuzen, Pello Esnalek eta Nikolas Zendoiak Basarri. Hitza eta itzala berbaldia emongo dabe; arratsaldeko 19:00etan izango da, Sanz Enea Kultur Etxean.
Hurrengo ekitaldia, maiatzaren 12an, Txinpirin eta Zarautz Txiki abesbatzak eskainiko dauen kontzertua izango da, Torre Luzea parkean, 11:30etik aurrera. Maiatzaren 15ean, eguaztenean, Gu ere bertsotan egitasmoaren amaiera ekitaldia egingo da, Udal Kiroldegian, 17:30ean. Eta maiatzaren 16an, Basarriren kazetaritza lana berbaldia eskainiko dau Joxe Mari Iriondok, 19:00etan, Sanz Enea Kultur Etxean.
Basarri 1913ko zemendiaren 27an jaio zan eta, beraz, hile horretan egingo dira Zarautzen ekitaldi garrantzitsuenak: Basarri-ri buruzko erakusketea eta Basarritik Azken Portura jaialdia, bertsoa, irudia, musikea eta antzerkia buztartzen dituan ikuskizuna, zemendiaren 29an, Zarautzeko Aritzbatalde kiroldegian.
Euskaltzaindiaren parte hartzeari jagokonez, hilaren 28an, Akademiaren Herri Literatura batzordeak ageriko ekitaldi bat egingo dau, eta 29an, barriz, Euskaltzaindiak Osoko Bilkurea egingo dau Zarautzen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!