Informatikari Euskaldunen IX. Bilkureak telefonoek gizartean daukien eragina aztertuko dabe
2013-05-06 18:29UEUko Informatika sailak Informatikari Euskaldunen IX. Bilkurea egingo dau hilaren 8an, Donostian. Telefonoek gizartean daukien eragina, honeen inguruan sortu diran aplikazinoak eta smartphone-en mundua aztertuko ditue. Daborduko, 240 adituk emon dabe izena.

UEUko Informatika sailak Informatikari Euskaldunen IX. Bilkurea egingo dau hilaren 8an, Donostian. Telefonoek gizartean daukien eragina, honeen inguruan sortu diran aplikazinoak eta smartphone-en mundua aztertuko ditue. Daborduko, 240 adituk emon dabe izena.
Jardunaldietara joaterik ez dabenek Twitter-eko #IEB2013 traolaren bidez segidu ahalko dabe, 8:30etik aurrera. Donostiako Miramongo Teknologia Alkartegian batuko dira informatikari euskaldunak.
Telefonoetako informatikan eta informatikearen telefonian euskereak dauen erabilera albo batera itzi barik, honen guztiaren azpian dagoan teknologia eta horri esker sortu daitekezen aukera edo aplikazinoen barri jasotea da antolatzaileen helburu nagusia. Horrezaz gan, teknologia eta telefonoetako informatikea euskerearen presentzia zabaltzeko zelan erabili daitekezan aztertuko dabe. Informatikearen arloan behar egiten dabenen edo euskerearen bizibarritzeagaz bat egiten dabenen topalekua be izango da bilkurea.
Hainbat gai jorratyuko ditue, besteak beste, eskuko telefonoetarako aplikazinoak, Firefox OS, ahots bidezko interfazeak telefono-sistemetan, teknologia mobikorrak turismoa eta bidaietarako, osasungintza arloko aplikazinoak, web garapena tresna mobikorretarako, parte-hartze kolektiborako teknologiak eta Android sistemea euskeraz.
Eskuko telefonoen aplikazinoen artean, Ikasplay (euskal jokoak), Kulturmapp (kultura-ondarea), Bertsoapp eta Dendatan (erabiltzailea eta moda-dendak) aztertuko ditue. Hezkuntza arloko aplikazino batzuk, euskeraz sortuak eta adin tarte guztietarako, aurkeztuko dira. Ganera, hizkuntza teknologiko bidezko testu liburuen erradiografiak, Elhuyarren web-corpusen ataria, hiztegi elebidunen ataria eta OpenMT2 eta Euskal Wikipedia wikiproiektuaren emoitzak erakutsiko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!