Mondragon Unibersidadeak 2025-2026 ikasturteari ekin deutso
2025-09-09 09:39 KultureaGizarte-eraldaketearen aurreko konpromisoa sendotzeko proiektu estrategiko barriakaz.

Mondragon Unibersidadeak 20252026 ikasturtearen hasierako ekitaldi ofizialari ekin deutso Ideienea eraikin barrian, euskal ikus-entzunezkoen sektorerako barrikuntza eta ekintzailetza-ekosisteman. Ikasturte honetan 50. urteurrena ospatzen dauen Humanidate eta Hezkuntza Zientzien Fakultadearen Aretxabaletako campusean dago eraikina. Aurreko ikasturtean aurkeztutako 2025-2028 aldirako Plan Estrategikoa lantzen jarraitzen dau unibersidadeak, asmo handiko helburuakaz. Premisa horren arabera, Mondragon Unibersidadea lau erronka estrategiko handi dabil jorratzen: ikasleak ardatz dituan erakundea izatea eta goi-mailako ikaskuntza-esperientzia eskaintzea; bizitza osorako prestakuntza birtual eta hibrido barria eskaintzea; ikerkuntza eta transferentzia sustatzea, enpresen lehiakortasuna hobetzeko, eta unibersidatearen tokiko eta nazinoarteko posizionamendua indartzea.
Zientzia, Unibersidade eta Barrikuntza sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesiasek ekin deutso hasiera ikasturteari. Ekitaldia amaitzeko emondako hitzaldiaren aurretik, esku-hartze honeek izan dira: Mondragon Unibersidadeko idazkari nagusi Idoia Peñacobarena—aurreko ikasturteko memoria akademikoa aurkeztu dau—, Mondragon Unibersidadeko errektore Vicente Atxarena, eta Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeko ikertzaile Nekane Arratibel eta Letizia Garcia doktoreena; horreek HUHEZIren 50 urteko ibilbidea euskaratik: ikasitakoa eta erronkak berbaldia eskaini dabe.
Horreez gan, bertan izan dira Mondragon Unibersidadeko buru Xabier Egibar, Eusko Legebiltzarreko buru Bakartxo Tejeria, Mondragon Unibersidadeko dekanoak eta errektore ohiak, eta politikako nahiz irakaskuntzearen arloko beste agintari batzuk.
Ikasle eta titulazino-kopurua handitzea
Aurten, 7.400 ikasle matrikulau dira Mondragon Unibersidadeko graduko titulazino ofizialetan, masterretan eta doktorego-programetan, eta, horreez gan, 8.000tik gora profesionalek etenbako prestakuntzako programetan hartuko dabe parte. Datu horreek bat datoz unibersidadearen 2025-2028 Plan Estrategikoaren helburuakaz: 2028rako 8.200 ikasle izatea, prestakuntza eguneratzeko programetan parte hartzen daben profesionalen kopurua bikoiztea, ikerketa eta transferentzia-jarduerea % 40 handitzea eta unibersidadeak nazinoartean dauen posizionamendua indartzea.
Era berean, ikasturte honetan, unibersidadeak bost titulu ofizial barri (gradu bat eta lau master) eskainiko ditu, bai eta zigilu dual barriak eta Ikus-entzunezko Komunikazinoko graduko ibilbide propio bat, goi-mailako heziketa-ziklo bateko adar jakin batetik datozen ikasleentzat. Ondokoak dira titulazino barriak: Kultura eta Sormen Industrietako Gradua, Euskal Kulturearen Eragiletzako Unibersidate Masterra, Elikagaien Hartzidurako Unibersidade Masterra, Sensoreen Analisiko eta Konsumitzaileen Zientziako Unibertsidade Masterra eta Mondragon Unibersidadea buru dauen EU4DUAL–Europako Unibersidade Dualaren lehen masterra, European Joint Masters in Digital and Sustainable Manufacturing Engineering izenekoa. Titulu ofizialak dira danak eta Unibersidadeak 2024-2025 ikasturtean emondako 18 graduei eta 22 unibersidade-masterrei gehitzen jakez.
Nazinoarteari begira, Mondragon Unibersidadeak EU4DUAL Europako aliantzako buru izaten jarraituko dau.
Proiektu estrategikoak
Ikasturte honetako ekimen nagusien artean, ikasturtea abiatzeko erabilitako Ideienea martxan jartea nabarmendu behar da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreko barrikuntza eta ekintzailetza-ekosistemea da, unibersidadeak Euskadin dauen eragina indartzen daben beste ekimen estrategiko batzuei gehitzen jakena. Gainera, Bilbao-Bizkaia Digital Factory proiektua, garagarrilean aurkeztua, Zorrotzaurren gauzatuko da, Ikerlan zentro teknologikoagaz lankidetzan; Bizkaiko uriburura talentu digitala erakarteko eta unibersidadearen eta enpresa munduaren arteko lankidetzarako gune bihurtzea dau helburu.
Barrikuntzearen arloan, Basque Culinary Centerrek bere sarea zabalduko dau Mondragon Unibersidadeagaz lotutako proiektu barri biren bidez: Gastronomy Open Ecosystem (GOe), ateak datorren urrian Donostian edegiko dituana, eta EDA Drinks & Wine Campus, Araban, edariei buruzko lehen unibersidade-gradua eskainiko dauena Estaduan.
Proiektu horreen guztien bidez, Mondragon Unibersidadeak berretsi egiten dau barrikuntzearen arloan nazinoarteko erreferentziazko unibersidadea izateko asmoa, eta enpresakaz dituan hatu-emon estuak 2030erako sendotzekoa, bere oinarrizko misinoa ahaztu barik: goi-mailako hezkuntzearen bidez Euskadiren garapen orekatua lortzen eta gizartea eraldatzen laguntzea.
Eraldaketarako ekarpena
Vicente Atxa errektoreak azpimarratu dauenez, Mondragon Unibersidadeak bere jarduerea garatzen duen lurraldeetan rol eraldatzailea dauka: goi-mailako hezkuntzeagaz eta gizarteagaz dogu konpromisoa. Uriburuak ez eze lurralde osoa eta eskualdeak be eraldatzea eta benetako eragina izatea da gure apustua. Ideienea lako proiektuak konpromiso horren erakusgarri dira. Gure jarduerea gauzatzen dogun eskualdeetan, lanbakotasun-tasarik bajuenak dagoz, aberastasunaren banaketea orekatuagoa da eta inbersino handiagoak egiten dira ikerkuntzan. Horrek erakusten dau kooperatibismoak benetako onura social eta ekonomikoak dituala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!